Faxisten atzetik!

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2007-03-19 16:55

Beti entzuten dugu jendearen ahotan faxista hitza, baina zer esan nahi du hitz honek?
Goazen, pixkanaka pixkana gai hau jorratzen.
Esan beharra dago lehenik eta behin, hemen jorratoko diren loturek eta argazkiek bihotz errea sortzen dutela.


Erlazionatutako albistea:
-
Faxisten itzulera (2007/03/14).

Adibide gisa Gasteiz hiria hartuko dugu, Hego Euskal Herrian dugun hiribururik txikiena eta Baskongadoetako hiriburua delako.
Gasteizen, hainbat talde espainolista eta eskuindarren jomuga da gaur egun. Eta esan beharra dago, talde hauek bastante xelebreak eta kuriosoak direla.

Alderdi politiko faxistak
Adibiderik kuriosoena Unidad Alavesa alderdi politikoa daukagu.
Hauteskundeetan hainbat perla botatzen zituzten Enriqueta Benitok eta Pablo Mosquerak. Baina gaur egun desagertua dago alderdi politiko faxista hau.
Honen errautsetatik beste partido bat osatu zen: Innovacion Democratica delakoa. Alderdi honek ordea, Araban ezezik Gipuzkoan eta Bizkaian ere aurkezteko asmoa du.

Baina dudarik gabe, indar eta botere handiena duen alderdi politiko faxista Alderdi Popularra da. Arabako patronala eta ardo bodega, hotel, konstruktora eta inmobiliariak nagusiak bere eskuetan daude. Gainera, Udalean eta Diputazioetan eginiko lanetan garbi ikusten da beraien nondik norakoak. Bertan, makina bat gatazka sortu dituzte arabako jendartearekin eta ezkertiar mugimenduarekin.


    Gasteizko Udalera aurkezten den peperoa


    Arabako Diputaziora aurkezten den peperoa

JNS Alava deritzon talde faxista
Falange Espainolaren (FE) eta Alianza Nacionalaren inguruan dabil talde hau, nahiz eta, beraien ekimenak inmigrazioaren kontrako pintadak eta beraiek deitzen dioten terroristen kontrakoak izan.



    Pintada gutxi izan arren, hemen garbi ikusten da FE inizialak eta JNS Alava inizialak batera

Araba mailako talde hau, azken urte hauetan oso aktiboki aritu da pintada arrazistak eta españolistak egiten. Gehienbat inmigrazioaren kontra aritu dira, martxoaren 11ren inguruko gertaerei ere erreparatuz. Beraien kide batzuk oso ezagunak egin dira Gasteizen. Segurata eta tatuaje egile bat izan dira azkenaldiko gertaeren protagonistak. Beraien arrokeria eta gimnasioko gorpuzkera handia nabarmendu dezakegu ( 1 / 2 / 3 / 4 / 5 ).


    Gutxitan firmatzen dituzte beraien ekintzak

Esan beharra dago talde faxista honek egiten dituen pintadak ez dituztela ezabatzen udaletxeko langileek. Zerbitzu hauek besteak beste, Koplovich ahizpen enpresak egiten ditu. Nola ez, ezkertiarren pintadekin ordea buru belarri ibiltzen dira borratzen. (1,2)

Bi gune nagusietan ibili ohi dira faxista hauek pintaketak egiten: Jesus Obrero ikastetxearen inguruetan eta Unibertsitate inguruetan:

1-Jesus Obrero ikastetxearen ingurua:
Urtean zehar, maiz egiten dira pintaketa faxistak ikastetxe honetan. Gainera alde zaharrean egin diren pintadak jarraituz ikastetxe honetara eramaten dute (pintaden kolore eta estiloengatik). Hortik gertu dago Zaramagako Odon de Apraiz ikastetxea, Gasteizko ikasleen artean fama abertzalea eta ezkertiarra duena. Ikastetxe honetan, behin eta berriz, egin dituzte pintada azkenaldi honetan.

    Argazki galeria:




























    Lehenengoa Jesus Obrero ikastetxearen sarreran dauden pintada faxistak kokatzen dira gutxigorabehera; bigarrenean aldezarrean barrena egindako pintadak; eta hirugarrenean Odon de Apraiz ikastetxean egindakoak

2-Unibertsitatearen ingurua:
Seguru aski, astebukaeretan beraien jomuga izango da Unibertsitate gunea, astebukaeratan ez baitu inongo bizirik. Gainera, ikusten da unibertsitatean oso eroso ibiltzen direla pintaketak egiten. "Aqui mandamos nosotros" bezelako  pintadak ikusi daitezke.
Esan beharra dago, ohikoa dela astebukaeretan unibertsitateetan gazteek litroak botatzea, gero inguruko pub eta diskoteketan parranda botatzeko asmoarekin. Eta seguru aski, horietako gazte batzuk izango dira pintaketen egileak.

    Argazki galeria:





























    Pintada hauek, beste gunean ez bezela, ez ditu inorrek borratu


    Unibertsitate inguruan egininiko pintaketen gutxiberako kokalekua

Falange Española deritzon talde faxista
Falangista kutxua duten makina bat mugimenduren pegata aurkitu ditzazkegu Gasteizen: bata "Alianza por la Unidad Nacional"
delakoa da; beste bat "Frente Español" delakoa; eta azkenik, "Movimiento Social Republicano" delakoa.

1-Alianza por la Unidad Nacional delakoa, gaur egun Alianza Nacional deitzen da (1,2,3,4,5)


    2002ko kartelak dira hauek (Gasteizko Etorbidean daude)

2-Frente Español delakoa, Falangeren kanpaina bat izan zen (ikusi webgune honen erantzunak: 1 ; edo frente-espanol.foro.st klikatu). ( 1 )


    Bandera españolak ziren pegata horiek gutxi iraun zuten Gasteizko kaleetan

3-Movimiento Social Republicano delakoa, kuriosoa da. Burura zera etortzen zait: Francoren diktadura monarkikoa ez zenez, errepublikarra izango zen?
Ondorengo argazki hauetan zera ikusi daiteke:
"Movimiento Social Republicano" (M.S.R.) delakoaren pegata bat Turkia Europan ez sartzeko errebindikatuz (Gasteizen agertu ziren lehengo urtean edo).
Eta ondorengo argazkia, beraien  webgunean topatutako da. Bertan, pankarta  bat dago aurrekoaren lemarekin.
Azkeneko argazkian berriz, bigarrengoaren marrazki bera duela ikusten dugu. Eta azkeneko argazki honi  erreparatzen badiogu, ikusi daiteke Falangeren kartela dela, eta deialdia babesten dutenen artean M. S. R. italiarra dagoela.

 
    Movimineto Social Republicano mugimendu falangista bat da

Gainera, sartu Frente Democratico Españolen webgunera eta "Enlaces" eman. Hor aurkituko duzu MSR delako hau.


    Bestela konparatu honen logotipoa eta MSRarena

Hemen ere oso argi ikusten da: [+]

Bastion Norte deritzon talde nazia
Seguru aski, JNS Alavakoak jarritakoak dira.
Bastion Norte delakoa, skin head talde arrazista bat da. Beraien webgunean begiratzen badugu, Bilbo inguruan hainbat ekimen egin dituzte.


    Lauburuak ibiltzen ditu esbastiken ordez

Pegata hauek alde zaharreko Frantzia kalean, Arabako diputazioaren kalean eta Herreria kalean; Adurtza auzoan Heraclio Fournier kalean; eta El Salvador hilerriaren atzetik dijoan bidegorrian aurki ditzazkegu.



    Errazak dira aurkitzen, dituzten ezaugarriengatik

Gainera, pegatinetako irudietan fijatu ez gero, bi ezaugarri nagusi ikus ditzazkegu:
Bata, esbastikaren ordez, lauburuaren erabilpena da; eta bestea kalabera xelebre horiek dira. Baina ematen duenez, horrelako sinboloak kolore guztietako naziek erabiltzen dituzte.
 
    Ikusi zer aurkitu dugun interneten (kalabera berdinak dira)

Argazki hauen loturak hemen dituzue: 0 / 1 / 2 / 3 .
Azkeneko loturan zera ikusten da: euskonaziek nola ulertzen duen Espainiar Estatua. Baina Bastion Norte delako nazi hauek espainolak dira, eta Espainiaren batasuna gogor defendatzen dute.

    Hemen dago mapa hori. Vascongadoen lurraldetasun xelebrea (Akitania barne); azkenekoan berriz, naziek erabiltzen dituzten sinbolo zeltak agertzen dira

Batzegada deritzon talde faxista
Batzegada delakoak, bastante kutxu frankista duela esan dezakegu. Baina falangista baino, kutxu karlista du, gerra zibileko erreketeena dirudi diskurtsoan.
Espainiaren lurraldetasunari gogor eusten dio, hispanitate kontzeptua defendatuz. Espainen erreinuak osatuko duten herriak onartzen ditu, Andaluziar, Katalan, Galiziar eta Euskal herria barne.
Mugimendu hau, Katalunatik kopiatu dutela esan beharra dago.

 
    Hispanitatearen kontzeptua oso barneratua dute

Besteak beste, abortoaren kontrako ekintzak egiten dituzte; elizaren jarrera homofoboak defendatu; Kuba eta Filipinak Espainiako Erreinuak galdu zituen garaiko martirrak omentzen ditu; espainiar konkistatzaileak ere omentzeko ekitaldiak egiten ditu; hispanitatearen eguna ospatzen dute; eta Euskal Herriko Iparraldearen izaera espainiarra defendatzen dute (1,2,3,4,5).


    Gurutze xelebre hori erabiltzen dute sinbolo bezela

    Hemen duzue gurutze honen beste adibide bat

Batzegadaren inguruan, hainbat webgune aurkitu ditzazkegu interneten (1,2,3), baina beraien lotura nagusiak bi dira: batzegada eta hispanismo.


    Beste faxistek bezela, falangistek eta erreketeek erabiltzen zituzten bi agilak sinbolo bezela erabiltzen dituzte; azkeneko argazkian Ramiro de Maeztu gasteiztar falangistak idatzitako liburua agertzen da

Webgune hauetan diotenez, Blas de Lezo almiranteari egin zioten omenaldira arabar batzuk ere joan omen ziren.
Egia esan, lehengo urtean gurutz xelebre hori eta espiniar eskudoa marraztu zituzten Gasteizko alde zaharreko Naiopes museoko pareta batean; baina pintada horretaz aparte, Gasteizen Batzegadaren presentziarik ez da izan.