Espainiako Elizaren eskutik Nafarroako ondarearen lapurketa
Nafarroa Erresumako dorre
eta gaztelu asko, eliza fortifikatuak bilakatu ziren denborarekin eta herriko beharretara egokitu ziren.
Oraindela pare bat urte, eraikin eta lur hauen legezko jabetza Batikanoren izenean jartzeari ekin zioten, baita ere denborarekin herritarrek eraikitako ermita, eliza eta apaiz etxeak. Espainiar Elizak beraien ondarea zela esanez eta beraiek sortuak zirela argudiatuz Nafarroako Gobernuak beraien eskuetan utzi ditu makina bat Eliza, Apaiz etxe, hilerri, baseliza, ermita eta lur soro. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren inguruan sortu zenetik Udal asko epaiketetara jo dute eraikin eta lur publikoak berreskuratzeko. Beraien iritziz, eraikin hauek herritarrek sortuak izanik eta betidanik erabilera publikoa izanik Elizaren lapurketa salatzeari ekin diote azken urte hauetan.
Hori gutxi balitz, esku pribatuetan gelditu badira ere eraikin hauek, eraikin hauetan dauden eskultura eta kuadroen mantentze eta berreraikitze lanen gastuak Nafarroaren Gobernuaren kontura ordaintzen ari direla jakin da. Uxueko amabirjinaren zaharberrikuntza ( 1 / 2 / 3 ) honen adibide garbia dugu.
Gainera Espainiako Elizaren esku gelditu diren eraikin batzuek turismo inguruko enpresaren esku gelditu dira interes ekonomikoak tarteko. Eta beste kasuetan, eraikin hauen erabilera publikoa mantentzeko Udalei alokairu bat ordaintzeko betebeharra jarri diete.
Ba al zenekien Aralarreko San Miguel baseliza Nafarroako Gobernuarena zena, orain Espainiako Elizaren esku gelditu dela? Imajinatzen duzu San Miguel baseliza hotel - parador moduko bat bihurtuko balute?
Eta gure herrian horrelako kasuren bat gertatuko balitz, nolako panorama izango genuke? Zer pentsa ematen du ezta?
- Urtsuarango Elizaren inguruko eraikinak erabiltzeagatik eta Apaiz etxean Liburutegia edukitzeagatik Idiazabalgo Udalak alokairua ordaindu beharko luke?
- Eta Elizak Albitsuko baseliza hotel enpresa kate bati salduko balio zer gertatuko zen? Idiazabalgo Udalak kontra jarriko al zen edo Goierriko Turismoaren aldeko pausu bat bezela salduko al ziguten?
Urte guzti hauetan Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Diputazioak Izalgo baselizen eraberritze lanetan nahiz elizaren teilatu eta kalefazio sistema ezarpenean milioika pezeta gastatu ditu. Baina zeinen esku dago eraikin hauek? Idiazabalgo Udalaren esku izango behar lukete?
ERLAZIONATURIKO ALBISTEAK: Nafarroako patrimonioa harriskuan
- La Iglesia navarra ha escriturado 1.000 templos con afán de lucro
- Municipios navarros se comprometen en la defensa de su patrimonio
- Las Jesuitinas admiten que se apropiaron de un terreno de los vecinos
- El debate sobre el registro de las iglesias llegará a todos los ayuntamientos
- Plataforma de Defensa del Patrimonio Navarro (bideo bat)
- Ostentación de dominio sobre las iglesias inscritas
- Ya son 40 los ayuntamientos navarros que acuerdan defender su patrimonio
- 94 municipios navarros defienden su patrimonio frente a la Iglesia católica
- La Diócesis se apropia de 236 inmuebles y solares que no son de culto
- La deuda histórica de la Iglesia navarra (Juan del Barrio)
- Sacan a la luz nuevas apropiaciones por parte de la Iglesia en Nafarroa
- La propiedad de los lugares de culto será abordada por UEU
- Indignación por el «robo» de bienes en Garisoain por parte de la Iglesia
- Los tesoros artísticos, también para la Iglesia
- Exilio bajo palio (Isi Caballero)