Danbatekoak Hegoaldean nahiz Iparraldean

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2009-01-01 10:54

Azken bi asteazkenetan, Euskal Herrian ekintza armatuak izan genituen. Bata higiezinen bulego baten kontra, eta bestea, komunikabide ezberdinek (eitb, Antena3, Elmundo, Deia, ...) osatzen duten eraikin baten kontra. Angelun eta Bilbon hain zuzen ere.

Dirudienez, Bilboko leherketa gertatu behar zela Bilboko suhiltzaileek dei bat jaso zuten. Dei honetan, ETAren izenean lehergailua non kokatu zuten adierazi omen zuten.

Angeluko leherketa ordea, inork ez du bere gain hartu. Baina dirudienez Irritzi Taldea izan liteke, ekintzaren jomuga eta moduan erreparatzen badiogu.

Abenduak 24, asteazkena


    Ez da lehenengo aldia, higiezin bulegoen kontra egiten dutela

Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 .

Abenduaren 30ean, Irrintzi Taldeak Iparraldean eginiko hamar ekintza armatu bere gain hartu zituen. Abuztuaren 8an, Poporen desagerketaren urteurrenaren (25 urte) egun berean, gertaturiko sabotaiak bere gain hartzen ditu komunikatu honetan. Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 .

    Lehengo urteetan makina bat etxe erreak izan ziren Iparraldean

Iparraldeko ekintza armatuen inguruan:
- Frantziako Abiadura Andiko Trenbide Sarearen aurka egin dute: 1 / 2 / 3 .
- Polizi frantsesaren jo puntuan jarri dituzte Irrintziko kideak: 1 .
- Bigarren etxebizitza bati eraso egin diote Angelun: 1 / 2 / 3 .
- Sarkozyri bala bat helarazi diote: 1 / 2 .
- CRSen anonimatoa bermaturik, inpunitateari ateak zabalik: 1 / 2 / 3 .
- Apirilak 21ean hiru ekintza bere gain hartu zituen: 1 / 2 .

Apirilak 21eko komunikatu honetan, bere gain hartzen du Irrintzi taldeak Abenduak 24eko egunean Angeluko hingiezin bulego honen kontrako ekintza. Komunikabide ezberdinen arabera, higiezin bulego honen jabeak ekintza hau dela eta, bulegoa itxi du.

Abenduak 31, asteazkena
    EiTB telebatzokiko egoitza nagusiaren atzekaldea txikiturik gelditu zen

    EiTBk bere webgunean, kalteak azaltzeko jarri duen grafikoa

Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 / 11 / 12 / 13 / 14 / 15 / 16 .

Urtarrilaren  21, asteazkena, Gara eta Berria egunkarietara igorritako gutun batean ETA erakundeak bere gain hartu du, hiru aste lehenago egindako ekintza. Horrela dio komunikatuan:

<<Abenduaren 31n, Bilbon, EiTB, Antena 3, Expansión, El Mundo eta Onda Cero komunikabideek dituzten egoitzen aurka lehergailuz zamatutako auto bidez buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.

Antena 3, Expansión, El Mundo eta Onda Cero espainiar faxismoaren mesedetan lan egiten duten sasi komunikabideak dira. Euskal Herriak bizi duen errepresio egoera bultzatu eta gure herriak bizi dituen erasoak zilegitzeko tresnak diren heinean, gure ekintzaren helburu izan ziren eta aurrerantzean ere izango dira. Unean uneko Barne ministroaren sokatik independentismoaren aurkako errepresioaren xaxatzaile lana egoki betetzeko ardura hartzen dute. Baina errepresio estrategian ardurak hartzeak, herri honen aurrean, eta ETAren aurrean, erantzukizunak hartzea ere badakar.

EiTBren instalazioak ere ekintzaren helburu ziren. Sabin Etxeak aginduz EiTBk Euskal Herriak bizi duen gatazka desitxuratzen hartu duen ardurarekiko erantzuna izan da ekintza. Herritarron diruz ordaindutako irrati-telebista publikoa, Sabin Etxetik ezarritako zuzendari, erredaktore buru eta komisario politikoen bitartez, Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntza estali eta gatazka politikoa desitxuratzeko tresna bilakatu dute. Espainiako aginduei men eginez, ezker abertzaleak jasaten duen ilegalizazio eta apartheid politiko mediatikoa «de facto» betearazten dute. Herri mugimenduarentzat, independentismoarentzat eta disidentziarentzat ez dago telebista publikorik, ez irrati publikorik...

EiTBn, ETA eta bere militanteak egunero «terrorista» izendatzen diren bitartean, tortura latzaren bidez Polizia eta Guardia Zibilaren kasernetan euskal militanteei bortxaren bidez eginarazitako deklarazioak informazio iturri zilegitzat hartzen dira. Aurretik Ertzaintzarekin egin zuten bezala, Sabin Etxeko teknokratek ezker abertzalea mediatikoki jipoitzeko tresna bilakatu dute EiTB.

Kontseilaritza autonomikoak EiTBko erredakzioetan duen eragina zuzena eta boteretsua da. Hortaz kazetaritza estrategia errepresiboaren zerbitzura jartzeko joera sakontzen ari da. Inori ez diogu guk bere kazetari lana nola burutu behar duen esango. Baina argi ohartu nahi dugu kazetari lanaren babespean inork errepresio estrategian erantzukizunak bereganatzen baditu edo gure Erakundearen, presoen edota herritarren aurkako eraso, irain eta toxikazio lan iraunkorra burutzea ez dugula zilegitzat joko. Horren aurrean, ETAk kazetaritza zeregin polizialen menpera jartzen duten jokabideak salatzen jarraituko du. EiTBko arduradunei dei argia egiten diegu. Joka dezatela erantzukizunez. Utz diezaiotela EiTB gatazka desitxuratzeko eta independentismoa erasotzeko beste arma bat bilakatzeari.

Komunikabide ofizialek eta politikari profesionalek adierazpen askatasunaren aurkako ekintzatzat jo dute abenduaren 31koa. Herri komunikabideak itxi, kazetariak kartzelatu edota independentistak, esandakoengatik espetxera daramatzatenean, mutu geratzen diren berberek.

Euskal Herriak ez du adierazpen askatasunik ezagutzen. Herri honen parte bat, egunero esaten duenarengatik, kartzelatua ez denean, zentsuratua eta zokoratua da. Hori da herri honetan «adierazpen askatasuna»ren eguneroko argazkia: batzuei nahi adinakoa eta besteei epaile aurrera eramaten dituena. Kode Penal berrituek, boterearen zentsurek eta espetxe mehatxuek zedarritzen dute herri honetako «adierazpen askatasuna». Horixe, irratiak eta egunkariak ixtea posible egiten duen hori bera, Guardia Zibilak eta Barne Ministerioak ezarritako irizpide barneko «adierazpen askatasuna», Francorena modukoa!>>

Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 .

Hegoaldeko ekintza armatuen inguruan:
- Zeaman lehergailuz beteriko zulo bat aurkitu dute: 1 / 2 / 3 / 4 .
- Hernaniko errepikagailu baten kontra egin dute:  1 / 2 / 3 / 4 / 5 .
- ETA erakundearen 50 urteurrenaren arira: 1 / 2 / 3 .
- Ordizian lehergailuz eta armaz beteriko zuloa aurkitu dute: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .
- Ferrovial enpresako bulegoaren kontra egin du Madrilen: 1 / 2 / 3 .
- Euskadi autonomikoko hauteskunde kanpainan, Madrilen ekintza armaturik ez izateko polizia kopurua hirukoiztu da: 1 .
- Lazkaoko inauguratu berria zuten PSOEko egoitza lehertu dute: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 .
- Hauteskunde autonomikoen arira ateratako komunikatua: 1 / 2 / 3 / 4 .