BEREZIAK / plaka frankistak

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2008-11-25 12:03

Abenduak 6ean, Konstituzio Espainiarraren Eguna da. Euskal Herriko txoko askotan bezela, jai arrotz honen aurrean deitu duten INTSUMISIO EGUNArekin bat egiten dugu.


Egun honen harira, Intsumisio ekintzen inguruko artikulu bat prestatu dugu. Hain zuzen ere, plaka frankisten ingurukoa. Zuen gustokoa izango delakoan, animo ta lanera!

LOTURA INTERESGARRIAK:
Memoriari itzala kentzen
Espainiari eta Frantziari intsumisioa
Kantabriako sinbolo frankisten gida bat
Murtziako sinbolo frankisten gida bat
Galiziako sinbolo frankisten kontrako ekimenak
Kastilako sinbolo frankisten kontrako ekimenak
Euskal Herriko sare antifaxista
Ahaztuak 1936-1977
Elgoibar1936

Intsumisio ekintzak
Ekintza hauetako bat, sinbolo frankistak kentzearena da. Istituzio ezberdinek behin eta berriro diote sinbologia frankistak kenduko dituztela, baina  hitzetatik ekintzetara  ez dira pasatzen.  Madriletik  Frankoren  estatua  pare bat besterik ez dira kendu. Dirudienez, hauteskundeetara begira propaganda besterik ez da. Herritarren ekimenez ari dira desagertzen sinbolo frankista hauek gure kaleetatik.
    Frankoren estatua bat eta ohorezko alkatea dioen agiri bat

Lotsagarria da gai honekiko Euskal Herriko Udalek duten jarrera. Gaur egun, oraindik makina bat Udalek dute Franko ohorezko alkate, eta estatua nahiz plaka frankistak kentzeko intentzio izpirik ez dute agertzen.

Honen inguruko artikulu interesgarriak:
- Algunos fascistas del AP-PP incumplen la Ley de memoria Histórica, y el Gobierno no hace nada porque se cumpla (Sare Antifaxista)
-
Oraindik Gipuzkoako herriak Franko diktadorea seme kuñun bezela dauzkate
- Francok Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen duela salatu du 'Elgoibar1936'k (Gehiago)
- El pleno de Soraluze decide hoy si Franco deha de ser alcalde honorario de la villa
- Arrasateko Udalaren kasua ( 1 / 2 / 3 )
- Durangoko Udalaren kasua ( 1 )
- Barakaldoko udaletxeko erretratuak ( 1 / 2 / 3 / 4 / 5 )

UPN, Nafarroa Garaiko sinbolo frankisten defendatzaile sutsua:
- La oposición pide a UPN que retire los símbolos franquistas
- El consistorio de Iruñea niega que el monumento a los "caídos" sen la "cruzada" sea un símbolo franquista
- Plataforma por la Retirada del Símbolos Franquistas de la Txantrea
- Oroimenaren autobusa ekimena
- Un autobús recorre Nafarroa para no olvidar la represión franquista
- Exigen que UPN no «esconda» la placa por los fusilados en Iruñea
- Nafarroa Garaian altxaketa faxistan hil eta desagertuak izan ziren 3.400 nafarren aldeko ekimena plazaratu dute Nafarroako Parlamentuan ( 1 / 2 )
- Ezkabako kartzel frankistan barrena bisita gidatuak egiten hasi dira ( 1 / 2 )

Etxeko atariko plaka frankistak:

Gure etxeko atariko ateetan oraindik aurki ditzazkegu Frankoren diktadurako sinbologia. Sinbolo hau, 50 urteko diktadura sinbolizatzeaz gain propaganda espainolista bat ere bada. Falangistek ulertzen duten Espaina faxistaren barruan, Euskal Herririk ez dela existitzen adierazi nahi dute.



    Gazte batzuk plaka frankistak kentzen

Badira urteak, Goierriko herri askotan horrelako plakak kentzeari ekin ziotela. Gaur egun Izalgo herriko portaletan plaka frankistarik ez dago. Goierriko Haika gazte erakundearen garaipen bat izan zen hau, Goierri Beherako herrietan plaka frankista hauek kentzeko erronka hartu baitzuen.









    Oso errezak dira kentzeko plaka hauek

Marmolezko plakak:
Esan beharra dago, sinbolo frankista hauek estilo eta material ezberdinez osatutako plakak izan daitezkeela. Gehientxoenak txapazkoak badira ere, 50 urte iraun zuen diktadura faxista honetan makina bat plaka ezberdin ezarri zituzten gure herri eta auzoko etxeetan.


    Hauek zintzelarekin kentzen dira, besteak destorniladorearekin

Baserrietako plakak:
Baserri auzoetan ere, makina bat sinbolo frankista ditugu. Mota askotakoak dira, eta gehien bat erlijioarekin zerikusitako plakak dira. Gehienak "Reinare en España" eta horrelako esaldiak dituzte.
    Argazki hau, baseliza bateko plaka frankista bat dugu

Ondorengo argazkietan, bitxikeri gisa, Espainiako bandera faxistak inguratutako irudiaren atzean zera dio:
"Es imprescindible en todo hogar cristiano ... esta venerada imagen ... el atentado de que fue victima en el Cerro de Madrid por unos seres sin Dios ni Patria en el trágico año de 1936 ... la nueva España ... " (erregimen faxistaren aldekoa da dudarik gabe).



    Baserriko atari nagusietan aurki ditzakegu sinbolo frankista hauek

Tropa faxisten aldeko plakak:
Frankismo garaian eginiko urbanizazioetan topa ditzakegu. Gehienbat altxamendu frankistan partehartu zuten batailoi edo falangisten izenak erabili zituzten. Eta gaur egun, urbanizazio hauen inguruko kale nahiz plazek izen hori hartu dute.

Izen hauen nondik norakoa ulertzeko, webgune faxistetan sartzea besterik ez dago. Gaur egun, beraien historia esplikatzen duen webgune asko dago. Adibide gisa, altxamendu faxistan partehartu zuten erreketeen omenez egindako webgunea hartuko dugu: KLIKATU HEMEN.

Ikus dezakegu, altxamendu faxistan partehartu zuten errekete batailoien inguruko informazio pila bat agertzen dela: izenak, janzkera, sinbologia, kantuak, banderak, ... Eta altxaketa faxista honetan bizia galdu zutenen omenez egindako monumentu frankistak agertzen dira. Kuriosoa da, Larrabetzun dagoen monumentua ikustea, Viva España pintada batekin.

Webgune hau hartuta, kasu batzuk aztertuko ditugu. Lehenengoa Altsasun topatutakoa izango da. Argazkiei bistazo bat eman.


Ikusten duzuenez, urbanizazioari Zumalakarregi izena jarri zioten. Eta gero honen izena, bertan dagoen plaza batek hartu du. Webgunean begiratu ez gero, ikusten dugu Tercio de Zumalakarregi bat dagoela. Eta batailoi faxista honen sinbologia ere topa dezakegu.

Altsasuko kasua jarraikiz, beste urbanizazio bati izena ematen dion beste plaka bat aurki dezakegu. Eta argazkian ikusi daitekeen bezela, etxe hauen portal bakoitzeko sinbolo frankista gehiago aurki ditzakegu.

Goierrin ere, badaukagu horrelako plaka bat Lazkaon.
Tercio de Sanignazioren omenez jarria dago.

Horrelako plakak kentzea zaila bada ere, Lezo herrian horrelako plaka bat kentzeko konpromisoa hartu du Udalak herritarren eskaerari erantzunez.

Beste mota batzuetako plakak ere topa ditzakegu. Adibidez, buruzagi edo militante frankisten jaioterriko etxeetan jarritako plakak; eta Frankismo garaiko eskoletan jartzen ziren plakak.

Lehenengo argazkian, Guardi herrian dagoen (Biasteri bezela ere ezaguna) Rabanera paramilitar karlitstaren (Araban altxaketa faxista aurrera eraman zuen errekete buruaren) omenez jarritako plaka topa dezakegu (+). Aldiz bigarren argazkian, Elgoibar herrian eskola frankista bat zegoela dioen plaka bat erakusten digu.

ADIBIDE GEHIAGO: Tropa faxisten aldeko plakak kentzen [adibideak]

Elizak eta hilerriak:
Horrelako sinboloak direla eta, Madrileko Gobernuak lege berria bultzatu badu ere, Udaletxe, Diputazio nahiz Madrileko Gobernuaren egoitzetan sinbolo frankistak kentzeko agindua tokian tokiko agintariek kaso gutxi egin diete. Baita ere, horrela izan da Espainiako Elizaren kasua. Ez badu behartzen ere, kontrako jarrera agertu baitu: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 .
Artikulu interesgarria:
- 498 mártires del siglo XX en España (51 son oriundos del País Vasco)
- Avenida Pío XII
- Alemaniako nazien eta Vatikanoren arteko itunak 75 urte bete ditu

Euskal Herriko elizetan ere, baditugu sinbolo hauek. Eliza, ermita nahiz hilerrietan topa ditzazkegu, eskultura, plaka eta koadro frankistak. Gehienbat altxamendu frankistan hildako falangisten eta erreketeen zerrendaz osatuta dauden lapida eta plakak topa ditzazkegu.
- Iruñako hilerriaren kasua

Baita, apaiz nahiz monjen izenek osatutako plaka edota gurutzeak topa ditzazkegu. Hauek altxaketa frankistan hildakoak dira, Eliza Espainirrarentzat "martir"-ak izendatutakoak; eta Batikanok urtero urtero beatifikatzen dituenak. Lehen komentatu dugun erreketeen webgunean begiratzen badugu, horrelako kasuak ikusi ditzazkegu: 1 / 2 .

Beraien artean Euskal Herrian jaio edota bizi zirenak daude, oraindik EHko eliza eta ermitetan goraipatzen direnak. Adibide garbia dugu, Gasteizen Olarizuko mendian dagoen gurutz erraldoia. Bertan dauden izenak jada seguraski Batikanok beatifikatuta ditu.






    Olarizu mendian dagoen ikur frankista (+)

ADIBIDE GEHIAGO: Eliza eta hilerrietako plaka frankistak kentzen [adibideak]

Erainkin publikoetako monumentu faxistak:
Eraikin publiko askotan (udaletxe, porikiroldegi, liburutegi, epaitegi, kartzela, kaserna eta abar luze batetan) makina bat frankismoaren irudi, eskultura, armarri, kuadro, ... topa ditzazkegu. Adibide gisa, Gasteiz hirian hiru eraikin aztertuko ditugu: epaitegi zaharra, eskola publiko bat, eta gobernu militarra.

Epaitegi zaharrean (Aldezaharrean), Frankismoko armarririk ezagunena topa dezakegu, hain zuzen ere, Falangearen arranoa.

Gobernu militarrean (Judimendi auzoan), Frankismo garaiko beste armarri bat topa dezakegu. Esan behar dugu, gaur egun militar egoitzak nahiz beraien tropek, sinbologia frankistak mantendu dituztela.

Eta azkenik eskola publiko baten adibidea dugu. Gogoratu behar dugu, Frankismo garaian izugarria izan zela irakaskuntzan eman zen eredu faxista eta autoritarioa. Eta nola ez, bertan sinbolo frankista asko topa ditzazkegu.

Euskal Herriko beste hiriburuetan ere, horrelako kasu asko topa ditzazkegu. Hona hemen Bilboko kasu ezagunena: Moyua plazakoa.

Garbi gelditzen da, eraikin publiko batean horrelako sinbologia frankista topatzeak dakarren ardura politikoa. Gaur egungo alderdi politikoek, Frankismo garaiko istituzioen antolaketa eta funtzionamendua aldatzeko konpromisorik eta borondaterik, ez dute hartu. Transizio demokratikorik ez den egon seinale!
Erlazionaturiko albisteak: 1 .

ADIBIDE GEHIAGO: Eraikin publikoetako monumentu faxisten kontra [adibideak]

Kale frankistak:

Altxamendu frankista eman zenean, korrika eta presaka, Falangistek eta Erreketeek Euskal Herriko kaleetako izenak aldatzeari ekin zioten, Errepublika eta Abertzaletasunari erlazionatutako edozein izen aldatuz. Franko hil zenetik, herri mugimenduak Primo Rivera, Francisco Franco, Generalisimo eta horrelako kaleak kentzea lortu baditu ere, gaur egun irauten dute horrelako kale izenak Euskal Herrian.



Adibide gisa, Beasaingo Nafarroa etorbidea dugu. Bertan Frankismo garaiko plaka bat topatu dugu etxe zahar batean. Espekulazioaren ondorioz, kale hontako etxeak bota eta etxe berriak hartu dute beraien tokia, baina kalearen izena present jarraitzen du. Lotsagarria da, Goierri inbaditu zuten tropa frankisten omenez egotea kalea hau, hain zuzen ere, Nafarroako bataloien aldekoa ( 1 / 2 / 3 / 4 / ... )
Kale frankista honen ondoan, beste bataloi frankista batzuen omenezko kaleak topa ditzazkegu: Oriamendi eta San Ignacio. Eta noski, bertako etxeetako portaletan, falangearen diktaduraren aldeko plakak aurki ditzakegu.


Beste kasu bat, Gasteizko Ramiro de Maeztu kalearena da. Falangista historiko hau, Hispainitatearen kontzeptuaren sortzailea, Gasteizko herrian jaioa zen. Bere omenez jarri zuten kalean ikusi zer topa dezakegun:

Ikusi dezakegunez Frankismo garaitik hona, plaka ezberdinek kale guztia betetzen dute.
Hau gutxi balitz, inguruan dagoen pasabide batek ere bere izena darama.
Eta bera jaio zen etxean ere beste plaka bat bada. Ortiz de Zarate kalean zegoen etxe zaharra oraindela urte batzuk bota zuten eta berria eraiki. Garai hartako Udalak (Alfonso Alonsoren udalak, PP) etxe berri honetan plaka hau jarri zuen bere omenez:

Batailoi frankista eta garai hartako falangista eta errekete pertsonaien izenez gain, badira beste izen frankista batzuk. Ezagunenak Francisco Frankorekin eta altxamendu faxistaren garaipenarekin zerikusia dute. Generalisimo edota Caudillo kale izenak ia Euskal Herriko hiri eta herri guztietan ezarri ziren. Baita ere España izeneko plazak, gaur egun Euskal herriko hiriburu gehienetan topa ditzakegu.

Hain ezaguna ez da ordea, Primo de Riverakin erlazionaturiko bat. Gasteizen topa dezakegu kasu hau, hain zuzen ere, Marques de Estella kalea da. Primo de Riverak bere aitarengandik lortu zuen titulu hau.
Lehengo urterarte, bazegoen kale honetan frankismo garaiko plaka bat (Correoseko egoitza nagusian). Baina aurten, ezezagun batzuen eskutik kendua izan da.

Honen inguruko artikuluak:
- Burlatako kale frankesten izenak ( 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 )
- Txantreako kale frankisten izenak ( 0 / 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 )
- Conde de Rodezno Plazaren izena aldatzeko eskatu dute ( 1 / 2 / 3
/ 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 / 11 / 12 / 13 / 14 / 15 )
- Pedro Muguruza kaleari izena aldatzeko eskatu du Elgoibar1936k

ADIBIDE GEHIAGO: Kale frankisten plakak kentzen [adibideak]

Eskolen izen frankistak
Frankismo garaitik iraun duten eskola pribatu nahiz publiko gehiengoek izen frankistak mantentzen dituzte. Euskal Herrian makina bat badaude. Hona hemen Gasteizko Ramiro de Maeztu institutuaren kasua.


    Gasteizko eskola bat falangista baten izenarekin

Artikulu interesgarria:
- Eskola batzuek izen frankistak dituzte

Bunker frankistak eta naziak:
Franko, Alemaniako nazien porrota eta gero, tropa internazionalek inbadituko zuten beldurra zuen. Inbasioa Iparraldetik etorriko zelakoan, Pirinio guztian zehar, errepideak eta bunkerrak egin zituen. Lan horretarako, preso politiko asko eraman zituzten; eta hauetako askok bizi galdu zuten lan baldintza txarrengatik. Euskal Herrian Nafarroa Garaiko iparraldean topa ditzazkegu bunker frankista hauek.

   Baztan inguruko bunker frankista bat

Kostaldean ere, makina bat bunker frankista ikusi ditzazkegu Uribe Kostatik Hondarribiraino. Iparraldeko kosta ordea, ez da libratzen Alemaniako nazien bunker asko ikusi baitzazkegu, Iparraldea nazien esku gelditu zen oinordeko gisa. Hendaiatik Angelura  ibilaldi bat egiten badugu, hondartza nahiz itsas labarretan topa ditzazkegu ( 1 / 2 ).

Alemaniako nazien omenezko monumentuak:
Sinistea kostatzen bada ere, Frankismo garaian Legion Condor eta horrelako kale izenak zeuden, Frankoren tropei Alemaniako naziek eman zioten laguntzaren eskertzan. Legion Condor abiazio batailoiak makina bat bonbardeaketa egin zituen Euskal Herrian, baita ere, makina bat hegazkin pilotu nazik bizia eman zuten gudan. Hauen omenez monumentu frankistak aurkitu ditzazkegu. Hona hemen adibide batzuk:
- Lapida de un piloto nazi de la Legión Condor en Eskoriatza
- Lapida de un piloto nazi de la Legión Condor en Larrabetzu
- Lapida de un piloto nazi de la Legión Condor en Urbina ( Gehiago )


Gai honen inguruan Euskal Herrian dugun panorama:
Símbolos franquistas reacios a desaparecer (GARA, 2007ko urriaren 26a)
- Las huellas frankista en Araba (2007ko urriaren 16a)
- La iconografia franquista sigue estando presente en numerosos rincones de Euskal Herria (2007ko urriaren 15a)
- De casa de veraneo de la fascista oligarquia de Neguri, a hotel de lujo de la oligarquia local e internacional (Getxo)
- Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari
- La izquierda abertzale de Dulantzi solicita una reparación para las víctimas del franquismo ( 1 / 2 )
- Bizkaiko frankismoaren tropak gelditzeko egin ziren bunkerrak desagertzen ari dira ( 1 )
- Donostiako partezarreko militar egoitzako sinbolo frankista bat kenduko dute
Oarsoaldea
View SlideShare document or Upload your own.
   Oarsoaldeako Hitzan agerturiko artikulua

Irudi nahiz sinbolo frankistak non nahi:
- Empiezan las tareas de sustitución del escudo franquista de la Alcaldía (Vigo)
- Continua la campaña de retirada de simbolos fascistas (Galizia)
- 20-N: NÓS-Unidade Popular retira busto de Calvo Sotelo da Cámara Municipal de Tui (Galizia)
- [Madrid] Acabemos con los restos del fascismo y el franquismo en nuestras calles
- Retirada de placa de la calle dedicada al golpista General Fanju (Madril)
- Retirada de placa de la calle dedicada al golpista Millán Astray (Madril)
- Retirada de placa de la plaza dedicada al grito falangista "Arriba España" (Madril) / Fatxen erantzuna
- 140 kale badira Madrilen izen frankistekin zerikusiak
- Retirada de un histórico símbolo fascista en Valladolid ( 1 / 2 / 3 / 4 )
- Retirada de simbología franquista en Castilla
- Retirada de simbología fascista en Pedro Bernardo (Ávila)
- San Leonardo (Soria) herriko estatua frankista bat dekapitatu dute (Gehiago)
- Limpia el callejero de Jaén de nombres fascistas
- Ekintza zuzena Kanariar Irletan (Gehiago)
- Jose Antonio Primo de Riveraren monumentu botatzeari ekin diote (Herrialde Katalanak)
- Cartagenako (Murtzia) ekimen bat ( 1 / 2 )


    1.BIDEOA: Galizako ekimen batzuk sinbolo frankisten kontra

    TXOSTENA: Asturiaseko beste ekimen bat


    2.BIDEOA: Gaztelan eginiko beste ekintza bat


Altxamendu faxista eta 50 urtetako genozidioa aurrera eraman zutenak inpunitate osoa izan dute:
- Un tribunal español acusa a Franco 33 años después de su muerte ( Gehiago )
- La alargada sombra de la dictadura
- PSOE y PP dejan ver su malestar con el auto judicial sobre el franquismo
- Cientos de vascos reposan junto a sus verdugos (Gehiago)
- La Fiscalía niega el genocidio para evitar el juicio al franquismo
- La Fiscalía de la Audiencia Nacional cuestiona al juez Garzón y protege al franquismo ( 1 / 2 )
- Bertan behera utzi dituzte frankismoak eraildakoen hilobien azterketak ( Gehiago )
- Aranzadi descubre restos óseos de 1.195 Vascos en el Valle de los Caídos ( 1 / 2 )
- Memoria historikoaren legeak ez dituela justizia eta egia bermatua salatu du AIk
- «Hay opción de llegar a un puerto que atienda nuestras demandas» (Martxelo Álvarez, Ahaztuak1936-1977eko bozeramailea)
- Defensa ofrece retirar sólo 25 de sus 336 símbolos franquistas
- 585 vestigios franquistas adornan edificios públicos
- Kongresu Espainiarrean erretratu frankistak ez dituzte kendu nahi
Kastilla
View SlideShare presentation or Upload your own.
   Foro por la Memoriak eginiko txosten bat