Urriak 12, Azaroak 11 eta Abenduak 6 Intsumisio Egunak
Inposaturiko egun nazional frantses nahiz espainolei muzin eginez, makina bat herri eskola eta mobilizazio izan dira Euskal Herrian. Baita ere intsumisio ekintza deigarriak, adibidez Ustaritzen bandera frantsesaren lapurketa ( 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 ) edota Pirinioetako muga inposatuaren kontrako ekintza hau kasu ( 1 / 2 ).
Iparraldea eta Hegoaldea banatzen duten mugarrietako bat zartarazi zuten
Baita ere, udazken honetan zehar independentziaren aldeko ekintza ugari izan dira. Ezagunena Konstituzio espainiarrean egunean Durangoko Azokaren sarreratik abiatu ohi den manifestazioa bada ere, egun hauetan makina bat ekintza burutu dira. Horietako bat Olarizu mendian dagoen ikur frankistan eginiko ekintza dugu. Bertan ikur independentista bat ezartzeaz gain, independentziaren aldeko nahiz preso independentisten etxeratzearen aldeko pintaketak egin zituzten ( 1 ).
Erlazionaturiko albisteak:
Egun hauetan agertu diren artikuluei erreparatzen badiogu, artikulu interesgarri batzuk topa ditzazkegu:
1 - Euskadi Autonomi Istituzioaren egoitzetako sarreretan espainiar banderaren ezarpenak 59.411,45 euro gastua izango du ( 1 / 2 ).
2 - Gure udalerrietan nahiz hirietan aurkitzen ditugun monumentu nahiz kale gehienen izenei erreparatzen badiogu, gehienak Estatu arrotzen inguruko protagonistei zuzenduak direla ohartzen gara. Honen inguruan, hemen duzue Iruñaren inguruan Gara egunkarian Sergio Labayenek idatzitako artikulua: