RODRIGO ROSENBERG-EN HILKETA

zirtzart 1456154020902 zirtzart | 2009-05-19 15:28

Rodrigo Rosenberg 21 urtetan zehar abokatu lanetan ibili zen. 2009ko maiatzaren 10ean hil egin zuten bizikletan ibiltzen zihoala.

Hilketa gertatu eta hiru egunetara Rodrigo Rosenberg bera Guatemalako telebistan agertu zen aurretik grabaturiko bideo batean. Bertan, bideoa ikusten ari zirenei, bere hilketaren arrazoia esplikatu zien, Alvaro Colom (Guatemalako presidentea) bere hilketaren erantzule zela aitortuz.

Dirudienez, Rosenberg-ek Alvaro Colom-i buruzko hainbat datu zituen. Colom-en gobernuak zituen helburuetako batzuk, Guatemalak bizi duen narkotrafikoa, analfabetismoa... bezalako fenomenoei aurre egitea zen. Hala ere, Rodrigo Rosenberg-ek horren kontrako frogak zituen, eta baita beste bi hilketei buruzko informazioa ere. Hori guztia, abokatuak grabaturiko bideoan kontatzen zen.

Horrez gain, Jean Fernando Anleu izeneko Guatemalako pertsona batek Twitter-en banku baten eta korrpuzioaren aurkako mezu bat idatzi zuen. Ondorioz, kartzelara bidali zuen gobernuak.

Gertaera hauek, Guatemalan bizi den korrupzioaren erantzule dira. Izan ere, estatu demokratiko batean, ezin da pertsona bat espetxeratu iritzi bat ematearen ondorioz. Gainera, korrupzio horren atzean dagoena ez da mafia, Guatemalako gobernua baizik.



Utzi iruzkina: