Orgasmo bat

zirtzart 1456154020902 zirtzart | 2009-03-17 11:28

Jarraian idatzita datorrena, Joxe Aranzabalek bidalitako beste ariketa bat da. Artikulu bat irakurri ondoren, horri buruz gure iritzia eman behar dugu. Artikulu horretan, neska batek sakeleko telefonoan hainbat bideo grabatuta ditu bere mutilari bidaltzeko, Milanen baitago ikasten. Bideo horietan, neska masturbatzen etab. agertzen da. Neskak telefonoa galdu eta herriko mutil batzuk bideoa ikusi eta blutootha erabiliz bidaltzen hasi dira mugikor batetik bestera. Neskak, herria utzi behar izan du.

 

Neskaren helburua, mutil-laguna ikusten ez duenez, opari bat egitea da. Hori, gauza erabat normala iruditzen zait, eta bere eskubide osoa du hori egin ahal izateko. Eskuko telefonoa erabiltzen du horretarako, hasiera batean, gauza pertsonala baita.

 

Nire ustez, eskuko telefonoa erabili ondoren, ordenadore batean gorde beharko lituzke film labur horiek. Izan ere, argi dago eskuko telefonoa erraz galdu daitekeela. Hala ere, eskuko telefonoa aurkitu dutenen jokaera ez da batere bidezkoa. Esan genezake telefonoa aurkitu eta kuxkuxeatzen hastea “normala” dela. Baina, bestalde, blutootha erabiliz bata besteari bidaltzea ez. Lehenengo, gizakion eskubide eta sentimenduak errespetatu behar direlako. Bigarrenik, neska hori herriko neska bat da, eta ezagutzen dute, beraz, errespetu falta hori bikoiztu, hirukoiztu edo laukoiztu egiten da, neska ezaguna delako.

 

Artikulu honek argi erakusten du gizarte honetan bizi “garen” mutil gazteon heldutasun maila oso kaxkarra dela. Pentsatu beharreko gauzak buruarekin pentsatu beharrean, beste gauza batekin pentsatzen ditugula erakusten du, hain zuzen.


Utzi iruzkina: