GOIENA

zirtzart 1456154020902 zirtzart | 2009-05-12 15:15

GOIENA telebistako zuzendaria etorri zitzaigun Huhezi-ra hitzaldia ematera. Bere helburua, hedabide honetan kazetariak bilatzea zela aitortu zigun, eta batez ere, hori izan zen fakultatera etortzearen arrazoia. Hau da, kazetari multimedia bat bilatzea zuten helburu.

Horrez gain, hedabide honek nola egiten duen lan aitortu zigun, telebistari buruz, irratiari buruz, aldizkariari buruz…  Gainera, hedabide mota bakoitzean bestearen eragina bilatzen du komunikabide honek. Etorkizunari begira, GOIENA poltsikokoan eskura eduki ahal izatea da hedabide honek duen hurrengo helburua.

Pertsonalki, oso interesgarria iruditzen zait etorritako zuzendariak zein bere taldeak gaur egun zein etorkizunari begira lortu nahi dituzten helburuak. Egia esan, bertan lan egitea oso atsegina zein interesgarria dela iruditzen zait.


Utzi iruzkina: