gazteon alternatiba espekulazioaren aurrean

zingira 1456153977819 zingira | 2007-05-13 22:50

Pasaden ostiralean Antonio Basagoitik aldedi popularraren hautagaia egin zituen adierazpenen arira bururatu zait ni ere neure iritzia ematea.

Basagoitik esan zuen bilbon dauden gaztetxe guztiak desalojatuko zituela delekuntzia kutsu bat zirelako.

Gaztetxeak ez dira delinkuentzia kutsu bat, baizik zentro kulturalak gainera bilbon alternatiba bat sortzen dute gazteei etxebizitza gaur egun ezinezkoa delako batez ere kolektibo onentzako:

etxebizitza ia %100 garestitu da zortzi urtetan EAEn. orain urte batzuk lehen mailako behar bat zena, luxua bilakatu da egun. soilik azken lau urteotan, etxebizitzaren salneurriak %70 egin du gora.Euskal Herrian 234.283 etxe huts daude.

Arazo honi aurre egiteko egin beharreko bost gauza:

  • Garantizatu behar da etxebizitza eskubidea: eskubide sozialak propietatearen gainetik daude.
  • Etxebizitza hutsaren erabilpena: gelditu behar dira eraikitzen ari diren etxeak espekulazioaren menpean
  • Alokairu publikoa garatu: etxe hutsak erabiliz
  • Alokairuei muga ezartzea.
  • Etxebizitzaren gestio soziala.

Hauteskundeak datoztela politikariak asko ezaten dute, baina tamalez, gutxi egiten dute.


Utzi iruzkina: