Hardwarerarekin bat
Retro jolasak asko gustatzen jata, ta haien artean, saturn PAL bat daukat. Telebistak (aparatuak, alegia) PAL sistema zuen europan. besteak beste, segunduko 50 aldiz berriztatzen da telebistan agertzen den irudia. Hori da, hain zuzen ere, erabiltzen den sistema gauzak mugitzeko.
Gauza da, jolas askok, Japonian edota AEBn ekoiztuak zirela. Berton, segunduko 60 aldiz berriztatzen da irudia. Horrela izanda, europan astiroago jolasten genituen egokituta ez zeuden jolasak, sentzatzio oso ezberdinak jasoz. Bere garaian konturatu bez, baina inoiz jolasten baduzu Sonic 60hzetan, ez duzu 50Hzetan gehiago jolastu nahi.
Gaur egun, aspaldiko kontsolak primeran ezagutzen ditugu reverse engineering egin dizkietelako. Hau da, asmatu nola funtzionatzen zuten barrutik, jatorrizko dokumentazio gabe. Forgatzen eta hanka sartzen. Hacker guzti horiei esker, orain badakigu zein aldaketa egin ahal diegun barrukaldetik bi sistema edukitzeko. Normalean modifikazio hauek soldadorea, eta trebezia pixkat behar dute.
Gaur egin dudana, Sega saturn aldaketa batzuk egin gida hau jarraituz.
Ordu batzuk, eta hankasartze pare bat eta gero, badaukat nire modifikazioa eginda.
Japoniatik inportatutako jolas asko ahal izango ditut orain bere jatorrizko abiaduran gozatu.
Virtua Racing, banoa!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: