Literatura
Literatura, historiarekin batera hasi zen fenomenoa edo hobeto esanda, historia sortu zuen fenomenoa da. “Zer da literatura?”; Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Xabier eta Martin Etxeberria…, hauetako edozeini galdetuko nioke gustu handiz. Beraiek emandako erantzunak, beste erantzun guztien balio berdina izango luke baina, azken finean, beraiek dira generoan punta puntan ibiltzen diren idazleak.
Gizakiari urteetan zehar edukitako denbora librearen –urterik urtera gehiago eduki dugunaren- atarramendu hutsa. Letrekin egindako marrazki edo irudi bezala kalifikatu daiteke agian. Hitzez osatutako pelikula. Pentsatzen dugunaren proiekzio idatzia. Hori dena eta gehiago, bizitzan estimatzen dugun gauza, kasu batzutan kostata; baina azkenean orgasmo askoren sortzaile bihurtu daitekeen bizioa. Izan ere, nor ez da goizeko ordubiak arte maindirearen azpian, eskuan linterna sostengatuaz, eleberri bat irakurtzen egon… Liburu bati itsatsita, ezin askatu –arroka batean lapa bat bailitzan- dituen “x” orrialdeak amaitu arte.
Tortura mota bat dela esan daiteke.
Momentuan etortzen den gauza bat da. Inspirazioak, barnetik nolakoak garen erakusteko erabiltzen duen tresna, barneko doilorkeriak desagertu arazteko tramankulua. Hori kontuan hartuta, literatura guztia ederra da, nahiz eta norbaiti ez gustatu, hau da, literatura subjetiboa da bere osotasunean.
Nahiz eta zilegi izan, mundu honetan daukagun droga txarrena -behin idatzita- beti hor jarraitzen baitu. Esan daiteke hasieran aipatu ditudan pertsonaia ezagun guzti horiek literaturaren “kinki”-ak direla. Drogazale amorratuak, beste edozein baino gehiago. Drogazale bat gehiago izatera animatzen zaituztet, hau irakurtzeko denbora isuri duzuen pertsona inkonpetente guztiei.
Literaturak pena merezi du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: