lehen gidoia

zeitverlust 1456153878798 zeitverlust | 2008-05-14 23:44

Azken lauhilekoan laburmetrai baten gidoi idazteko esktu digute. Lehen sahiakera izan da. Idea on  bat pentsatu, ez da hain erraza, behar dituzunean ahalik eta ondoen izkutatzen  baitira. Ondoren buelta gehiago eman hasierako ideia hori. Idazten hasi. Irakurri. Ezabatu. Berriro idatzi. Ezabatu. Irakurri. Ez zaitu konbentzitzen. Berriro irakurri. Aldaketak…..

 

Azkenean emaitza ahalik eta itxurozoena izaten sahiatzen zara. Besteen kritiken esperoan.

 

Hor doa nire lehen gidoiareen hasiera, guztatuz gero pasientziaz hartu. Agian,  egunen baten pantaila handiren batean ikus baitezakezue..

 

 Taberna bat.Gaueko azken ordua. Musika entzuten da. Unai, barmana bere lagun Ikerrekin hizketan ari da. Ez dago inor gehiago. Iker zerbaeza bat hartzen ari da. Urduri ikusten da. Atea eta ordularia begiratzen du behin eta berriz.

 

Unai: Lasai, Iker, laster etorriko da.

 

Iker: Ziur? (ordularia begiratzen du urduri) Berandu da. Agian zerbait pasa zaio eta gaur  ez dator.

 

Unai: Aber, azken hilabetean, gauero etorri da azken orduan trago bat hartzera. Ez du behin ere huts egin. Laster helduko da.

 

Ikerrek arnasa sakon hartzen du. Zerbezari trago luze bat ematen dio. Berriro ere ordularia begiratzen du eta jarraian atea.

(...)


Utzi iruzkina: