kulturaren industrializazioaren ondorioak...

zeitverlust 1456153878798 zeitverlust | 2008-04-28 11:05

Kultura gizarte baten adierazgarri da. Segun eta nolakoa den gizartea kultura horrelakoa izango da. Egungo gizarteko baloreek ez dute orain hamar urtekoekin zer ikusirik. Kulturarekin gauza bera. Egungo kultura saltzen digutena da. Bakoitzaren izaeraren zati bat izateari utzi dio.

Jakina da hedabideen eragina eta gizartean kulturak duen inportantzia.Boterak garrantzi hau aprobetzatuz kultura komertzializatzen dute. Egun kultura merkatuan sartu da. Saldu egiten digute eta guk erosi.

Negozio bihurtu da. Benetako kulturaren zentzua, herria batzoitzak bere kultura mantentzearena ahastu egin da. Inungo zentzu eta ardura gabe kontsumitzen dugun produktua da. Sarritan konturatu ere egin gabe. Gizarte kontsumista garela jakinda gainera, kultura desberdinak kontsumitzen ditigu inolako ardura gabe, izan daitezke munduko kultura kontrajarrienak, modan badaude, erosiko ditugu eta.

Kulturaren industrializazioa. "Kultura", bere zentzua, izaera, herri baten erroak mantentzeko grina galdu da. Merkatuko baldetan topa dezakegun produktu bat gehiago da.


Utzi iruzkina: