informazioaren gizartea, Daniel Innerarity
Daniel Innerarity Bilbon jaio zen 1959an. Denbora mundua analizatzen pasatzen duen gizon horietakoa dugu Innerarity, batzuentzat filosofoa. Egun Burdeosen bizi da eta Zaragozako Unibertsitatean irakaslea da.
Otsailean HUHEZIra etorri zitzaigun bisitan. Gaur egungo gizartearen inguruko bere hausnarketa bota zigun.
XXI.mendean bizi gara, informazioaren gizartean. Ezagutzaren gizartea ere omen den horretan. Hots, informazioa bor bor maneiatzen dugula argi geratu zen. Baina gakoa informazioaren kalitatean dagoela erakutsi nahi izan zigun Innerarityk.
Gizakiok informazio uholdeak jasotzen ditugu egunero, eta hori da hain zuzen ere, arazoa: informazio gehiegi jasotzen dugula eta ondorioz dena dakigula suposatzen dugula.
Ez hori bakarrik informazio gehiena hedabideetatik jasotzen du, honek dakarrenarekin. Komunikabideak dira zer jakin behar dugun eta noraino jakin behar dugun esaten dutenak. Informazioaren boterea, bere esku dago.
Hedabideen begietatik ikusten dgu errealitatea beraz, errealitate barrura sartu gabe. Ematen digutenarekin konformatzen gara, benetan interesatzen zaiguna selekzionatu eta sakoneragotzen sahiatu beharrean.
Azkenean, jasotzen dugun gain informazio hori hobeto kudeatzeko gomendioak eman zizkigun Innerarityk; Gure arreta gestionatu behar dugu, hau da, benetan interesa dugunean zentratu. Jasotzen dugun informazioa anikilatu, borradore bat egin behar dugu. Ondoren bakoitzak informazio horri bere bueltak eman, pentsatu. Besteekin lankidetza eta konfidantza garatu. Eta azkenik, modurik konkretu eta zehatzenan informatu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: