buelta bat Sevillatik

zeitverlust 1456153878798 zeitverlust | 2008-05-09 13:04

Egin dudan azken bidaia Cadizera izan da lagunekin. Aste batez egon ginen inguruak ezagutzen. Egun baten Sevillara joan ginen, bi ordu kotxez egin eta gero.

Egun osoa eman genuen hiria ezagutzen. Hasteko zadizko gurditxo bat alokatu genuen eta hiritik buelta bat eman ziguten. Ondoren tabernaz taberna ibili ginen "tapeoan". Behin tripa beteta Giralda ikustera sartu ginen, ikasleen deskontua aprobetxatuz. Gotiko estiloko eraikin bikaina, asko gustatu zitzaigun. Gainera torre nagusira igotzeko aukera dago eta bertatik ikusten den Sevillako paisaia zoragarria da benetan. Hiria ia osorik ikusteko aukera ematen baitu.


catedral de sevilla map

Asko gustatu zitzaigun Sevilla, bisitatzea gomendatzen dudan hiriburua, zalantza gabe.


Utzi iruzkina: