Sexua eta bidaiak
Badakizuenez, blog honetan bidaiei buruz hitz egin ohi dut; baina, aste honetako gaia sexua dela edo sexua eskatzen digutela ikusita, neuk ere sexuari buruz hitz egitea erabaki dut.
Zer ikusirik daukaten Badute zerikusirik bidaiek sexuarekin?? ba...bai, badaukate; inoiz ez dituzue "paraisu sexuala" edo "turismo sexuala" hitzak entzun? ziur asko ezagunak egiten zaizkizue.
Printzipioz, sexua oso osasungarria eta atsegingarria da, norekin, nola, noiz. egitea aukeratzeko askatasuna daukagu. Baldintza hauek betetzen ez direnean, sexua ez da hain ona.
Aurrekoan aipatu ditudan bi egoerak gure bizitzaren arlo askotan gerta daitezke, eta, zoritzarrez, gure bidaia antolatzen dugunean eskaintza berezi honekin topo egin dezakegu.
Herrialde behartsu askotan, pobretasunaren eta gosearen premiak behartuta, jende askok, emakumeak gehienetan, turistekin harreman sexualak edukitzen ditu diruaren edo beste gauza baten truke. Egoera hau gertatzen da hainbat herrialdetan: Thailandian, Kuban, Dominikar Errepublikan, Kanbodian, eta Vietnamen, besteak beste.
Emakume edo gizon batek beste pertsona batekin sexua edukitzea erabakitzen badu, dirua, garbigailua, arropa, janaria edo botikak lortzeko, ez da gauza oso larria iruditzen. Azken finean, bakoitzak bere motibazioak edo helburuak ditu, eta bi pertsonen arteko akordioa bada, errespetatu behar dugu.
Arazoa etortzen da lagun batzuek horrekin negozioa egin nahi dutenean. Turisten joera ezagutzen dutenez, onurak gero eta handiagoak atera nahi dute; eta nola lortzen dute hau? umeak esklabo bihurtzen.
Umeak eta bere familia pobrezia gorrian bizi direla jakinda, hotel batean edo jatetxe batean lan egingo dutela agintzen diete eta gero putetxe batean lanean bukatzen dute dira. Oso gazteak izan arren, normalean, zortzi, bederatzi edo hamar urteko umeak dira, gurasoek hobeto egongo direla pentsatzen dute, beraz, haien umeentzat aukerarik onena iruditzen zaie.
Baina, errealitatea oso desberdina da. Umeek tratu txarrak, bortzakeriak eta ez dakit zenbat gauza gordin gehiago jasaten dituzte; gainera, mundu horretan harrapatuta geratzen dira, betiko betirako.
Kasu honetan, argi dago ezin dugula egoera errespetatu;behintzat nire ikuspuntutik. Herrialde "dirudun"-en turistek ezin dute pentsatu beste herrialde batzuetan diruaren truke edozein gauza lor dezaketela; are gutxiago, ume batzuen eskubideak bortzatzen dituztenean.
Badakit nire idazlana ez dela Harrigorrirena bezain atsegina; dakigunez, mundu honetako gauza bakoitzak bere alde txarrak eta onak ditu.
MOZOILO
Iruzkinak
Utzi iruzkina: