Indiatik bidaiatzea

zbha 1456153871527 ZENBAT BURU HAINBAT ABURU | 2010-03-15 13:06

Batzuek badakizuenez orain dela bi urteko udako oporretan Indiara joan nintzen lagun batzuekin. India ezagutzeko gogo handia geneukan, informazio bildu ondoren iparraldetik ibilaldia egitea erabaki genuen, Rajasthan-engo hainbat herri, Delhi, Agra, Benares eta Mc leod ganj herria izan ziren bidaiatzeko aukeratu genituen lekuak.
Herrialde hara joan aurretik, oso espirituala eta lasaia zela pentsatzen nuen, dokumentalak ikusten nituenean eta informazioa irakurtzen nuenean nire buruan sortzen zen irudia idilikoa zen.
Delhiko aireportutik irtetean gogoratzen ditut lehenengo sentsasioak sentsazioak usaina eta beroa dira, eta ez ziren nire irudi idilikora hurbiltzen. Trafikoa zoratzekoa zen, kaleak behiez, jendez eta motorrez beteta zeuden eta hau honi guztiari dagokion zaratarekin batera.
Egunak pasa ahala, usaina ez zen arazoa, bero hezetasun horrekin bizitzen ikasi genuen, eta hango bizimoduaz ohituta ginenean leku bakoitzak eskaintzen zigunaz disfrutatzen hasi ginen.
Hau guztia esan arren, gure bidaiako azken egunean itzultzea gogoan genuela esan behar dut; izugarrizko tokiak daude ikusteko, hango jendeak, kultura eta herriak ezagutzeak merezi du; izan ere, inoiz herrialde hau ezagutzeko kuriositatea eduki baduzue eta hara bidaiatzea zalantzan jarri baduzue, Indiara joatea gomendatuko nizueke, dudarik gabe.
Jarraian, pasadizo bat kontatuko dizuet, pixka bat, Indiatik bidaiatzea nolakoa izan ahal den jakin dezazuen, batez ere, zuen kabuz bidaiatzen bazarete.
Agra-tik Benares-era bidaiatzeko asmoa geneukan, horretarako trenez bidaiatzea erabaki genuen. Gure trena arratzaldeko arratsaldeko bostetan irteten zen, arazoak ez edukitzeko ordu bat lehenago heldu ginen tren geltokira.
Ordu bat pasa ondoren trena ez zen heldu, honek ez gintuen harritu, atzerapenak  arruntak zirela abisatu zigutelako. Hasieran, itxaronaldi eta beroa barre egiten, egunerokoa idazten eta beste gauza batzuk egiten saihestea lortzen genuen, hiruzpalau ordu pasa eta gero hau egitea gero eta zailagao zen.
Orduak pasa ahala egoera jasaezina bihurtu zen, gorputza minduta genuen, gero eta jende gehiago zegoen,hau gutxi izango balitz bezala, gauaren etorriarekin arratoiak eta zomorroak agertzen ziren.
Barreak ete denborapasak ez ziren nahikoak asperraldia eta nekea murrizteko.
Tren geltokiaren arduradunei galdetzen genienean, gure trena laster etorriko zela erantzuten ziguten, baina zer da laster? 5minu, ordu bat, egun bat....kontzeptu hau ez zitzaigun oso argi geratu.
Guztiz etsita geunden, leher eginda; momentu horretan ulertu genuen, zergatik Indiako lagunek mantak lurrera botatzen dituzten eta han izugarrizko "txiringitoa" antolatzen duten.
Azkenean, gaueko ordu bietan gure trena heldu zen. Eskerrak lehenengo mailako tikak tiketak erosi genituela eta ohe "eroso" batean lo egin genezakeela.
Hau bidaia gogorra!!



Utzi iruzkina: