erroldutakoak

zbha 1456153871527 ZENBAT BURU HAINBAT ABURU | 2010-01-26 13:32

Oorain dela pare bat egun, zein egunkarian zein telebistan zein irratian berri bat entzun ahal izan genuen; hHau da, Espainiako herri txiki batean etorkinei buruzko errefenduma Vicken egingo zela; izan ere, gero eta etorkin gehiago etortzen ari dira.

Are gehiago, herri honetako alkateak etorkinak ezin izango zutela zirela erroldatu esan zuen,  herriko biztanleen % 25 etorkinak zirelako. Horretaz gain, alkatearen esanetan udaletxeak ez dauka dirurik hainbeste etorkinentzat edo hobe esanda, gizarte diru laguntza emateko.

Atzo Madrilen ere etorkinen errolduei buruz erreferenduma egin zuten, Esperanza Aguirreren laguntzarekin. Malagan, berriz, badirudi ez zaiela imnporta etorkinak hara erroldatzera joatea, nahiz eta han ez bizi.

Denok ondo dakigunez, etorkinak kasu gehienetan hona heldu bezain laster " acción social"  delako bulegora laguntzak eskatzera joaten dira, eta ni haien lekuan egongo banintz, gauza bera egingo nuke. Hala eta guzstiz ere, inoiz ez litzaidake gustatuko beste baten lepotik bizitzea,  ziur asko lan bat aurkitzen saiatuko nintzateke.

Alde batetik, etorkinen aldekoa naizela esatera ausartuko nintzateke, hots, gure aitite-amonak ere etorkinak izan ziren, bai Ameriketara bai Europako beste herri batzuetara bisitza konpontzera joan zirela konturatu behar dugu. Beste alde batetik, gure aitite-amonen joera eta jarrera ez zen hona etortzen diren etorkinen jarrera bezalakoa

Bukatzeko, gure herritik kampo joatea ez dela zaila eta egiten badugu zerbait txarto izango dela aitortzea gustatuko litzaidake.

Mendikote

 


Utzi iruzkina: