Agindutakoa zorra da.

zbha 1456153871527 ZENBAT BURU HAINBAT ABURU | 2010-04-19 22:54

Gogoratzen duzue aipatu nuen eitb-ren telesaioa?? “Kerman mintzalagun bila” du izena, eta agindu nuenez hementxe utziko dizuet esteka zuek bideoak ikusi ahal izateko:

 

http://www.eitb.com/bideoak/euskaraz/kerman-mintzalagun-bila/

 

Kerman euskaldunberria da, eta euskaltegian ikasten duen euskara praktikan jartzeko, bildurrik gabe, kalera irteten da euskaraz mintzatzeko prest. Argudio honetan oinarrituta, telesaioa bi talde desberdinetara bideratuta dago.

Alde batetik euskaldunberriei; Kermanek bizitzen dituen gertaeretan gure burua ikus dezakegu, gainera, adibide gramatikalak jartzen dituzte nola hitz  egin behar dugun eta nola ez ondo jakiteko. Beste aldetik euskaldunzaharrei; saio horrekin euskara ikasten dutenen ahalegina erakutsi nahi dute, eta honen bidez, euskaldunzaharrak hain zorrotzak ez izateko eta akats gramatikalak ez leporatzeko ahalegina eskatu.

Egun bakoitzean pertsona desberdinekin topo egiten du eta egoera desberdinetan ikus dezakegu: bankuan bere txartelarekin dauzkan arazoak konpontzen saiatzen, non dagoen helbide jakin bat azaltzen, marokiar neska batekin hitz egiten,…dena umore pizka batekin eginda.

Umorea alde batean uzten badugu, gure gizartean hainbat aldiz gertatzen den egoerari buruzko saioa dela konturatzen gara. Blog honetako guztiok oso ondo ezagutzen dugu zer den euskara ikasten duenaren sentsazioa; zenbat kostatzen duen euskaltegitik kanpo, pertsona ezezagunekin, hitz egiteak, eta zer den  tontoa emateko beldurrari aurre egitea. Dakigun euskara pixka bat artifiziala denez euskaldunzaharrekin ele egiten dugunean gure euskara mespretxatuko dutela uste dugu, eta honek atzera joanarazten gaitu.

Hala eta guztiz ere, ezin dugu alde txarrekin bakarrik geratu, aurrikusi guztiak gainditu behar ditugu, batez ere, pentsatu guk uste dugun hain perfekto hitz egiten duen horrek bere aurrikusiak dituela, agian gurekin mintzatzeko beldurra daukana bera da, euskaltegian ikasten dugun euskara zuzena delako ustean eta ez etxean ikasi duena.

Txapa hau bota ondoren, gomendatu nahi dizuet dagoeneko saioa gomendatu nahi dizuet, oso entretenigaria da, eta aldi berean, euskara ikasten dugu. Badakizue aukera guztiak aintzat hartzekoak direla azterketa gertu dago eta!

 

MOZOILO


Utzi iruzkina: