Web 2.0 generazio berria

zarautzsurfk 1456153865250 zarautsurfk | 2006-12-07 21:34

Laurogeita hamargarren hamarkadan enpresak beraien produktuak interneten saltzen zituzten eta erabiltzaileak berriz,  produktua hauen kontsumitzaileak ziren. Gaur egun Web 2.0 generazio berriarekin, kontsumitzaileok zerbait esateko daukagula konturatu gara eta horretarako You Tube, Bloger, Fliker eta antzeko orrialdeak erabiltzen ditugu.

Orrialde horien bidez, gure argazkiak, iritziak eta abar beste pertsonekin konpartitzeko aukera dugu. Datuek diotenez, nabigatzaileek 100 milioi bideo jarri dituzte Youtuben, 150 milioi argazki Flickerren, 60 miloi blog berri sortu dira eta 1,5 milioi artikulu idatzi dira Wikipedia entziklopedian.  

Ikusten den bezala gizartea interneten asmaturiko tresneria berriarekin pozik dago eta segur aski Joxe, gure irakaslea, ere pozik egongo da; izan ere, bera izan da guregan tresneria hori erabiltzeko grina piztu duena.


Utzi iruzkina: