Stress Miguel A. Ruíz
Gaur egun, “estres” hitza edonon entzun daiteke, baina, zer da estresatuta egotea? Estresa, hautematen ditugun mehatxuzko estimuluen aurrean organismoak ematen duen erantzuna da. Horregatik, bi estres mota daude: positiboa, egoera zailak jasaten eta ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen diguna, eta estres negatiboa, berriz, organismoa egoera batera egokitzeko gauza ez denean, ingurunearen eskaerei erantzun egokirik emateko gai ez denean, neurriz gaineko tentzioa eta antsietatea sortzen diguna.
Estres negatiboari aurre egiteko, badira tresna baliagarriak, profesional kualifikatuengandik aholkuak hartuz gero. Erlaxatzea, arnasketa sakona eta giharrak lasaitzea bateratzen dituzten teknikak, giharrak lasaitu eta odolzirkulazioa estimulatzen ditu, adibidez masajea eta hidroterapia.
Beste metodo errazago bat, musika entzutea da, normalean instrumentala eta goxoa. Baina, estresa ekiditzeak lehentasuna dauka, horretarako adina lo egin behar da, ariketa fisikoa (egin) eta elikadura zaindu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: