Estresa Julen Aldama

No profile photo zaraobe2dba | 2010-10-25 21:48

Estresa ingelesetik hartutako hitza da, tentsio esan nahi du. Bizitzan zehar jokabide asko sorraraz daitezke estresa. Estresa agertzen da inguruneko eskaerei erantzun egokia ematea ez denean posible. Etxerako lan gehiegi, lanean ahal duzun baino presio gehiego jasatea, eta beste gauza batzuek sortu dezakete estresa.

 

Estresak hainbat eragin du gorputzean, hala nola, liseriketa aparatuan adibidez, urdailak azido gehiago jariatzen du eta egoera honek luze irauten badu, urdaileko hormak narritatu egiten dira azkenean. Liseriketa prozesua gorabeherak izaten ditu. Gihar aparatuan tentsio uzkurdurak agertzen dira: lepoan, bizkarrean... Arnas aparatua arintzen da eta sistema kardiobaskularrean bihotzaren erritmoa eta odolaren presioa handitzen da, adrenalina eta noradrenalina askatzearen ondorioz.

 

Estresari aurre egiteko terapiak daude, esaterako: masajeak, hidrotearipia, musika-terapia, teknika kognitiba, etb. Garrantzitsua da ere behar adina lo egitea, ariketa fisikoa egitea tentsio askatzeko eta elikadura zaintzea. Eta ez bakarrik dieta orekatuak baizik eta jateko behar den denbora hartzea, lana eta bizitza pertsonala ondo bereiztea, eta lagungarria da arazoez konfidantzazko pertsona batekin hitz egitea.

 

 

 


Utzi iruzkina: