Emakumeak
Emakumeak, egoera ezberdinak jasan ditu historian zehar. Duela urte batzuk, emakumeak animali edo objektu moduan erabiltzen zituzten. Ez zutela ezertarako balio uste zuten eta ez zeukaten inolako eskubiderik. Gaur egun, beste baldintza batzuetan bizi gara. Egoera asko aldatu da eta emakume eta gizonen artean zegoen aldea, gure onerako, txikiagotu egin da.
Dena den, oraindik ez dugu lortu berdintasuna. Lan munduan, adibidez, nagusiek kontuan izaten dute emakumeok haurdunaldiak izan ditzakegula eta ondorioz, ordezko bat kontratatu beharko luketela. Gainera, hainbat enpresetan, gizonek egiten duten lan berdina egin arren, soldata txikiagoa ematen diete.
Aipatu beharreko beste kontu garrantzitsu bat, emakumeenganako tratu txarra da. Honelako berriak, egunero entzuten ditugu komunikabideetan eta horrelakoak ezin ditugu jasan. Gutxi balitz, entzuten ditugun bakoitzean, ez zaigu arraro egiten, ohitzen ari baikara. Batzuk esaten dute, honelako jarrerak maitasunaren eredu direla, baina ez da egia. Gizonak, bere emaztea edo neskalaguna jipoitzen du, bera baino ahulagoa dela pentsatzen duelako, bestela, nola egingo lioke horrelako gauzak maite duen pertsonari? Zoritxarrez, pentsatzen dugun baino andre gehiago dago, gizon baten menpe eta adinak ez dauka zerikusirik.
Bestalde, kontu handia izan behar da ere, honelako egoerak gertatzen direnean haur baten aurrean. Jarrera hauek, normaltzat har ditzakeelako eta nagusitan, bera ere bere neska jipoitu edo psikologikoki deseginda utzi dezakeelako.
Arazo honi amaiera jarri behar zaio derrepente! Horretarako, emakumeak, tratu txar hauek salatu beharko lituzke eta neurriak hartu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: