Emakumea Gizartean Julen Aldama
Emakumeak gizartean, historikoki etxeko lanak egin behar izan ditu. Hau gertatzen zen gizonak lanean zeudelako eta emakumeak ahulago ikusten ziren esfortzu lanetan aritzeko. Lanean hasi ziren lehen emakumeak joskintzan aintzindari ziren. Eskubiderik gabe lan egiten zuten eta orain dela gutxi arte emakumeek gizonezkoek baino eskubide gutxiago izan dituzte.
Egoera asko aurreratu da, duela 25 urte desberdintasun asko zegoen eta gaur egun ia berdintasun osoa lortu da. Baina orandik bi oztopo daude berdintasun osoa lortzeko. Emakumezkoei tratu txarrak eta lana, seme-alabak zaintzeko ardurarekin. Tratu txarrei aurre egiteko justiziak ardura handiagoa hartu beharko luke eta zigor gogorrenak jarri. Baina hori nahikoa al da? Nire ustez asko landu behar da gazteon pentsamoldea eta txikitatik errespetua denongan eta hezkuntza ona finkatu behar da. Beste aldetik gobernuak erraztu beharko lituzke haurtzaindegi publikoak eta senarrak edo gizajoaren aita bere partetik jarri .
Denon esku dago berdintasuna lortzea. Baina gizartean matxismo gehiegi dago oraindik...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: