Zer egiten duzu ingurumena babesteko? Oiartza

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-17 15:47

Lehenik eta behin, natura babesteko beharraz ohartaraztea ezinbestekoa da.

Ohiko aholkuei jarraituz, etxean sorturiko hondakinak dagokien zaborontzian botatzen ditut, horrela hondakin horiek metatzeko eta plastikoa, kartoia edo beira bezalako materiala birziklatu daiteke, ingurumenari lagunduz. Era berean, argia eta ura kontsumitzeak ingurumenari kaltetzen dio, horregatik saiatu behar gara ahalik eta gutxien kontsumitzen. Aurrezte hauek ez dira bakarrik ondorioztatzen energi kontsumoan baizik eta sakelan ere.

Badago jendea energi naturala erabiltzearren, eguzki energia, plaka solarren erabilpena suspertzen duena baita energi hidraulikoa ere. Diotenez, energi nuklearra energi handia sortzeko gia da denbora gutxian baina zer esanik ez sortzen dituen hondakin erradiaktiboek kalte handia egiten diote ingurumenari. Aipa dezagun, era berean, istripu baten ondorioz sor daitekeen hondamendia adibidez Chernobillen kasua.

Beharrezkoa da ingurumenaren aberastasunaz jabetzea, gure bizitza eta gure ondorengoen zoriontasuna zihurtatzeko modu onena dugu natura zaintzea.

Nire ametsa? Inguru garbia bizitzea!


Utzi iruzkina: