Zer egiten duzu ingurumena babesteko? (Joao)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-17 16:13

Telebistan, aldizkarietan... eta beste leku askotan ikusi edo entzun ahal ditugu ingurumena zaintzeko metodoak; energia ez xahutzea, birziklatzea, ez erretzea.. etab. Hala ere jande askok metodo hau guztiei muzin egiten die guztiona den Amalurra kaltetuz. Nik ez diet ingurumena zaintzeko aholku guztiei kasu egiten baina behintzat energia ez xahutzen saiatzen naiz eta zaborra birziklatzen dut.## Neure ingurukoek ere ez dute gauza asorik egiten ingurumena zaintzeko, baino behintzat birziklatzen dute. Horren ondorioz baditut hainbat bronka nire nebarekin, berak nik aurresten dudan energia (argia beharrezkoa ez denena itzaltzen, dutxan beharrezkoa den denboran hartzen...) berak xahutzen baitu; baina pixkanaka pixkanaka kontzientzia hartzen ari da eta ingurumena, behintzat, gutxiago kaltetzen saiatzen da.## Hori da guztiok egin behar duguna; esfortzu minimo bat egin natura gutxiago kaltetu dezagun eta datozen belaunaldien konpromezua ingurumenarekin zihurtatu gure adibidearekin.


Utzi iruzkina: