ZER EGITEN DUZU INGURUMENA BABESTEKO? Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-01-11 18:56

Industria, makinak, kotxeak, ongarriak, animali granja handiak, gure kaka eta pixa... asko eta asko dira ingurumenari kalte egiten dioten faktoreak, eta hala ere denak beharrezkoak izatera pasatu dira, hortaz... zein soluzio jar dezakegu kutsadura murriz dadin? Lehendabiziko gauza kontzientzia globala konbentzitzea dela iruditzen zait, izan ere gizakia da kutsaduraren kausante nagusi eta gorena, munduan 6000 miloitik gorako pertsona gaudelarik. Behin hau eginda, kutsaduraren aurkako jarrera hartu eta energia iturri alternatiboak, birziklapena, ur depurazio sistemak eta abar bultzatzea izango litzateke erronka nagusia. Hau egin ostean amalurra zaintzea eguneroko gauza normaltzat hartuko genuke, eta ur zikin eta zeru belztuen ordez, Urederreko urak eta Errioxako zeru urdinak aurkituko genituzke Bilboko itsasadar zein zeruetan. Teoria egia esan nahiko erraza dela dirudi, bina praktika zailagoa dela uste dut, izan ere jende pilo bizi gara munduan eta nahiz eta teorioki jendearen kontzientzia aldatzea oso gauza polita izan, ezinezkoa da guztion ohiturak aldatzea, izan ere askok eta askok hezurretaraino dauzkate sartuta haien tradizioak. Adibide gisa ganges ibaia jar dezakegu. Ganges ibaia indiako ibai sakratua da, eta bertako urak munduko urik zikinenak dira 100ml-tik 60000 bakteria fekal aurki daitezkelarik. Bestalde aipatzekoa da ekonomikoki ere onura handiak ekartzen dituela kontaminazioari kasurik ez egitea, izan ere, adibidez petrolioak dirutza itzelak sorrarazten ditu, eta hau guztiz amaitu arte, petroleo enpresa handiek erregai hau saltzen eta garestitzen jarraituko dute. Egia esan nahiko eszeptikoa asaltzen naiz gai honen aurrean, baina espero dut aurrerapenak praktikan jartzen hastea, kutsaduraren aurkako alternatibak egon badaudelako, eta martxan ez jartzearen kontua diru arazo bat baino ez dela uste dut. Azkenean burgesek poltsikoak beterik izango dituzte, baina ahora arrain eta barazkirik eraman ezinik, dirua landatzeak fruiturik ez duela ematen ohartuko dira eta eskuak burura eramango dituzte arazoaren aurka zer egin jakin gabe.


Utzi iruzkina: