Telebistako programazioa Oiartza

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-14 20:47

Gaur egungo gizarteak telebistarekiko duen menpekotasuna itzela da. Ugaritu dira telesaioak, gero eta aniztasun gehiago dago programazioan.

Izan ere, programazioa kanalen araberakoak dira askotan. Honen adibide zehatza dugu "EITB" telebista, bere saioak euskal kulturari begiratzen diote eta ez diru irabazteari. "Telecinco","Antena 3"... bezalako kanalak ordea kapitala bilatzearen eraginez saio arrakastatsuak bilatzen dituzte, kultura aparte utsiz. Argi dago, jendeari interesatzen zaizkion gaiak benetako errealitatetik at eramaten diotenak direla. Orduan sortu ziren pelikula edo serieak bezalako saioak. Ez dute inolako kritika sozialik egiten eta entretenitzeko dira; beste alde batetik bihotzeko programak deritzotenak daude. Hauek pertsona ezagunen bizitzan eta amodiozko kontuetan sartzen dira, inolako enpatiarik gabe. Denetarik esaten dure programa hauetan eta bertatik sortzen den morbo moduko horregatik jendeak asko ikusten du, adibidez, "Salvame" izeneko hori.

Saioak pantaileratzeko eskubidea izango banu, entretenitzeko saioak jarriko nituzke gehienetan, nire ustez horretarako jotzen baitugu telebistara: Mente kriminalak, House, Dezter... bezalako serieak gustoko ditut eta tankera horretakoak txertatuko nituzke gure eguneroko bizitzan. Hala ere, telebista ez dago bakarrik entreteni gaitezen, etxe guztietara heltzen baita eta botere handia duelako.


Utzi iruzkina: