Telebistako programazioa (Joao Carollo)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-17 15:52

Gaur egun telebista, edonork etxean eduki ahal duen tresna da, egia esanda ia guztiok daukagun elektrodomestikoa da. Askok orduak eta orduak ematen dituzte haren aurrean edozein programa ikusten, eta beste askok berriak edo nohizbehinka film bat ikusteko erabiltzen dute telebista. Nik bigarrenetakoa naiz, nire denbora programa absurdoak ikusten galtzea ez dudalako gustoko.# Saio mota asko daude (talkshow, serieak, teleberria, lehiaketak...etab.);baina arrakasta gehien duena berriak dira dudarik gabe, jendeak menduan zer gertatzen den (edo itxuraz gertatzen den) berri izan nahi baitu, hala ere beste saio motak oso arrakastatsuak dira, gehienak gurasoak hiltzea baino txarragoak diren arren. Saio horietatik nahiz eta zakarrena izan ere arrakasta handia duenak (ezin dut ulertu zergaitik) talkshowak dira; gran hermano, el diario, salvame... eta hainbeste gehiago. Programa hauetan ez dago probetxuzko ezer, ez baita kultura, berdintasuna, elkartasuna... edota beste balorerik jorratzen, baizik eta guztiz kontrakoa.# Nire ustez telebista baliogarria izan dadin lehenengoz talkshow-ak ezabatu beharko ziren eta ondoren, informazioaren gardentasuna jorratu beharko lirateke; berri eraldatuak ez ematen eta, noski, horretarako burgesak telebistaren programazioan duten kontrola bertan behera utziz, telebistaren kontrola herriaren esku jarriz, hauek saio informatiboak, edukatiboak eta, nola ez, entretenigarriak egin ditzaten.


Utzi iruzkina: