Telebistako programazioa. Izaskun
Azken urte hauetan, telebista degradatzen ari da. Hau da, gaur egungo programazioa "telebasuraz" dago beteta, "Salvme", "Gran Hermano" eta halako programekin adibidez. Eta txarrena da programa hauek ospe handiena daukaten programak direla, eta honekin, lehen aipatu dudan bezala, bakarrik ez dugu lortzen telebistaren degradazioa, baizik eta gizartearen degradazioa, zeren eta programa hauek tontuak bihurtzen gaituzte, eta ez esanik ez, programa hauek ikusten dituzten umeak: Belen Esteban eta hauek ume horien idoloa bihurtzen baldin badira, ezin dut pentsatu etorkizuneko gizarte batean Belen Estebanez beteta. Hori gure amaiera izan litzateke.