TELEBISTAKO PROGRAMAZIOA Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-01-10 23:05

Esan daiteke azken mendeko asmakizunetatik telebista pisu handikoa iza dela. Mundua ezagutzeko, informazioa bereganatzeko eta denborapasa paregabea zelarik haren ospea oso era azkarrean zabaldu zen. Hala ere gaur egun telebistak aldaketa itzelak jasan dituela uste dut, izan ere jendearen adimena bereganatu eta pentsamendua eta irudimena aldatzeko boterea hartu du. Alde batetik esan beharrekoa da publizitatea geroz eta maiztasun handiagoz azaltzen dela, eta nire ustez gizarte kapitalistaren kontsumoa hareagotzeko metodo bat baino ez da. Beste alde batetik, gaur egungo programazioa, telenbista kate gutxi batzuk salbuespen, oso bortitza iruditzen zait, eta askotan errespetuaren kontzeptua guztiz ahaztu dutela dirudi. Baliteke programa hauetatik "Gran Hermano" eta antzeko reality showak nagusi izatea eta hala ere, irainez beteriko telesaio hauek dira arrakasta gehien izaten dutenak. Honekin jarraituz aipatzekoa da duela gutxi CNN albiste-kate famatua kendu dutela horren ordez "Gran Hermano 24 ordu" jartzeko. Hau ikusita ezin dut ulertu gauzak honela izatea. Ezer onik ekartzen al digu honelako programa desalinatu eta zentzugabedunak ikustak? Egia esan erantzunik ez dudala izango uste dut, eta ondorioz gizartea usteltzen baino ez dela ari pentsatzea baino ez zait geratzen. Honekin amaitzeko oso nabaria da gaur egungo marrazki bizidun arrakastatsuenak biolentziaz baliatzen direla umeen adimena bereganatzeako. Honela marrazki telesail nagusiak "gormiti","digimon" eta antzekoak direlarik, badirudi egileak giza baloreetatik aldendu eta borrokaren eta etsaitasunaren garrantzia baino ez dutela azpimarratzen. Guzti honekin eta aipatu ez ditudan beste hainbat gauzei erreparatuta galdera hurrengoa izango litzteke: telebistak informazioa eman baino, ez al digu min egiten?


Utzi iruzkina: