Telebista Saioak (Iñigo)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-16 20:02

Aztertuko dugun gaia, edonork landuz gero, nik atera ditudan konklusioetara iritsiko litzateke izugarri agerikoak direlako. Telebista, gaur egungo gizartearen ezjakintasun eta errespetu ezaren ispilu bihurtu da askotan eta bestetan, sustatzaile.

"Telecinco" edo "Antena 3" kanalak ikusiz gero, berehala topatuko gara ospetsuen bizitza pribatuaz "show"-ak egiten dituzten telesailekin. Zalantzarik gabe, horrek ez du inolako aberastazunik ematen ikusleari, aldrebez, pertsonaia xelebreak izatera besterik ez ditu bultzatzen.

Aitzitik, ikuslearen kultura aberastea helburu daukaten programak ere badira baina benetan urriak dira eta ia beti kanal publikoetan besterik ez dira agertzen.


Utzi iruzkina: