sexu heziketa Carolina

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-16 09:37

Sexu heziketaren gaia iksageletan ez da jorratzen, gaztelaniaz ematen den bezala gai "tabu" bat da, hau da, bertaz hitz egin nahi denean, goitizenak erabiltzen dira edo oso arrunta den jarrera hartzen da, hau da barrezka hasi eta askotan gorri-gorri ipini tomate bat bezala.

Bestalde, gaia jorratzen denean, izaten da txarla edo horretaz tailerra daukagunean, askotan, gu geuk txarla ematen duena baino zertxobait dakigu. Esan beharrekoa da, ez dela nahikoa hori heziketa ona jasotzeko, hala ere gero eta lehenago mota horretako txarlak ematen dira, baina askotan ez du askorako balio, bakoitzak nahi duena egingo duelako. Nire uste apalean, zerbait gehiago egin beharko litzateke, hala nola, derrigorrezko bigarren hezkuntzan sartzerakoan, horrela neska-mutilek kontzientziatu egin daitezke, geroago, nagusiagoak egiten direnean lotsa bertan behera uzteko.

Betiere, hau onar dadin, gurasoek eta zentroek, onartu beharko lukete. 


Utzi iruzkina: