sexua (eukene saez)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-09 20:11

Ikasgeleetan sexuaz hitz egiten da, ikasleen artean eta baita etortzen den irakasle berezi batekin.

Izan ere ikasleak aparte lagunak gara eta gai hori beste bat bezalakoa da. Gainera gauden adinean kontuan hartuta normalogoa dela uste dut. Sexua esperientzia positiboa da, plazerra ematen diguna eta tapujorik gabe hitzegin ahal den gai bat da.

Nire ustez gutxi edoezer ez digu argitzen etortzen den irakasle horrek, izan ere klasean gaude eta dituzun galderak ez dizkiozu ikasle guztien aurrean egingo, baina, lagunekin hitz egiten duzuna bai, haiekin konfiantza dugu eta konfiantza horrek galdetzeko aukera ematen digu.

Nire iritziz gurasoak dira gai horretaz gutxi edo ezer hitz egiten ez dutena, haientzat beti ume bat izango zarelako. Haiek erakutsi behar dizute sexua heziketa normala eta naturala dela.


Utzi iruzkina: