SEXU-HEZIKETA- Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-18 21:41

Sexua betidanik izan da ezkutatu beharreko zerbait. Gizakia, kristautasunaren etorrerarekin, mundu fisikoko gauzak alderatu eta jainkozko ideiei erreparatzeari ekin zion. Era horretan, naturak ezarritako betebehar fisikoa den sexua tabu-tzat hartu izan zen, eta horren influentzia, tamalez, gaur egun arte iraun du gure gizartean.
Honi jarraituz, amari galdetuta, gure garaia haien garaiarekin alderatuta oso bestelakoa izan zela baieztatzen du. Espainan, adibidez, frankismo garaian sexuari buruzko informaziorik ez zen batere ematen ikasgeletan. Gaur ordea, urtero urtero etortzen dira gurera prebentzio eta sexu-heziketari buruzko hitzaldiak ematera.
Gauzak honela, aurrerapenak nabariak direla uste dut; baina era berean aldenduta uzten diren gaiak ere badaudela uste dut, hala nola homosexualitatea, haurgaltzearen gaia edota emakumezkoen hilekoarentzako alternatibak (moon-cup, ohialezko konpresak...).
Guztiarekin esan dezaket aurrerapenak oso nabariak direla, baina oraindik egitekorik ere badagoela.


Utzi iruzkina: