Sagardotegietako giroa (Ariane)
Sagardotegi batek ez dauka zer ikusirik jatetxe batekin, nahiz eta bietan jaten eman, makina bat dira hauen arteko aldeak.
Hasteko, sagardotegien betebehar inportanteena sagardoa egitea da; beraz, sagardotegira doana sagardoa dastatzera doa. Kupelik gabeko sagardotegirik ez dago eta txotxetik edaten da eta jan-edana elkarrekin doazenez,beraz, jatekoa ere izaten da.
Jatetxeetan, aldiz, harremana askoz estatikoagoa da: zu ure mahaikoekin zaude eta listo. Sagardotegiak, berriz, harremana errazten du: beste mahaietakoekin, upelaren aurrean... eta hori da giroa berezia egiten duena. Zerbitzuak jatetxeetan baino eskasagoak dira, baina ez du gehiago behar. Gortinek, mantelek, baldosek eta plater asko jartzeak berezko giroa kentzen baitiote nire ustez.
Sagardotegia beti izan da leku bat mota guztietako jendea elkartu dena: aberatsa, langilea eta nagusia eta hori mantentzea inportantea da. Inoiz ez dira izan luxuzko lekuak izan baina ere esan beharra dugu merke-merkea ere ez dela.
Nire ikuspuntutik, usten dut, sagardotegia premiazko leku bat dela eta are gehiago, sagardoa gustoko duten pertsona haientzako. Horregatik, espero dut hau gal ez dadin denbora gustora eta ondo pasatzeko edan eta jaten dugun bitartean paregabezko aukera delako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: