MUSIKA ETA NERABEZAROA Edurne Toscano
Musika gaur egun gauza askotarako erabiltzen dela ukaezina da. Iragarkietan, tabernetan, pelikuletan, iterneten... Egunero egunero entzuten ditugu soinu desberdin eta beriak. hori dela eta musika mota anitz daudela ere esan dezakegu, eta askotan sailkaezinak ere badirela esaten dugu. Nire ustez, gaurko belaunaldiak ikus-entzunezko belaunaldi bilakatu gara, izan ere gauzak aldatuz joan diren heinean, gure bizimodua aldatu etea telebista, internet, eta teknologia berri asko konturatu gabe bereganatu ditugu. Gauzak honela, musikaren erabilera handitu egin da teknologiaren garapenarekin batera, eta gaur egungo gizartea erraztasun handiak dauzkate gustuko musika eskura dezaten. Honela musika gure estiloa identifikatzen duen bitartekoa bihurutu da, gazte guztiengana heltzen delarik. hari berdinetik jarraituz, gaur egun aurki ditzakegun musika estiloen artean nagusiak dira pop-a, musika teknoa, punk-a e.a. Egia esan, nire ustez dekadentzia handia egon da musika zaletasunean, izan ere gaur egungo musika taldeek melodia itzela egitea baino erritmo itsazkorreko abeztiak egitea bilatzen dute. Ondorioz zailtasuna suposatzen duten musika estiloak (jazza, klasikoa eta bluesa esaterako) ahazturik edota aldendurik utzi direla iruditzen zait. Besterik gabe, esan beharra dut nire gustuko musika rocka eta metala dela, baina hala ere aita musikazale amorratua uzanik, inoiz ez dut ahaztuko benetako musikaren balioa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: