Musika eta nerabezaroa (Ariane)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-12-01 15:33

Musika bitartekotzat soinua darabilen artea da. Musika mota asko daude pertsonen gusturako; adibidez, pop-a, funk musika, rap-a, blues musika, heavy-a, musika klasikoa...etab.
Egungo gizartean, edonon eta noiznahi entzun daiteke musika, eta
eztabaidaezineko balio bihurtu da jendeentzat eguneroko bizitzan, bai eta ezinbesteko elementu gazteenen hezkuntzan ere. Musika entzutea nerabeen zaletasun gogokoenetarikoa da. Bestalde, komunikabideen bidez musika-produktuak eskuratzea hain erraza denez, musikaohiturak,-erabilerak eta -erreferenteak eraldatu egin dira azken urteotan. Hezkuntzan, errealitate hori aintzat hartu behar da, bai eta musikaren funtsezko alderdiak uler daitezen eta ezagutzeko erreferenteak txertatu ere.
Musikaren esperientziak estu-estu lotuta daude gizarte-harremanaren garapenarekin, identitatearen eraketarekin eta plazer-iturri eta adierazpen eta komunikazio-tresna dira.
Musika hitzik gabeko hizkuntza da, gizarte bakoitzeko kulturan
zehazturiko kodeetan oinarritua, eta gizakiak elkarren artean
komunikatzeko nahiz sentimenduak adierazteko erabil daiteke. Bertan, soinuak sortu eta konbinatu egiten dira, arau jakin
batzuei jarraiki.
Nire iritziz, ez daukat musika mota konkretu batean jotzen. Denetarik entzuten dut, bai pop-musika edota blues musika, berdin-berdin baitzait nire barneko egoerak transmititzeko eta hauengan disfrutatzeko.


Utzi iruzkina: