LA VIDA DE BRIAN- Monty Python anaiak. EDURNE TOSCANO

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-18 15:29

Nik aukeratutako filma Monty Python anaiak filmatutako "La vida de Brian" pelikula da.
Pelikula honek humorea erabiltzen du kristautasunaren sorreraren garaia kritikatzeko. Era horretan filma etengabe ari da gauzak aldrebezten, gizonezkoei emakumezko figura ematen eta alderantziz, erromatarren kontrako taldeak elkarren aurkako jarreretan ezarriz, denak kausa berdinaren aurka batu ordez, e.a.
Puntu hoiek izugarri komikoak dira, eta nahiz eta pelikula hau 70ko hamarkadakoa izan, erabat eguneratuta dagoela esan dezakegu, izan ere jorratzen dituen gaiak ez dira inoiz aldatuko.
Era berean, kristautasunaren aurkako kiritika zorrotza egiten duela iruditzen zait, izan ere erromatar garaiko bortizkeriak aitxakitzat hartuz izaera humoristikoa ematen die eszena erlijioso askori.
Bestalde aipatzekoa da Monty Pyton anaiak beste hainabat pelikula dituztela, hala nola "Los Caballeros de la mesa cuadrada", zeinetan berriro ere kristutasunari lotutako garai historiko bat jorratzen den, betiere humorea erabiliz.


Utzi iruzkina: