HIZKUNTZAK IKASTEA Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-01-10 23:37

Hizkuntza gizakien arteko komunikazioa errazten duen metodorik onena dela esan dezakegu. Hau garatu izan ez bagenu mundua, onerako edo txarrerako, ez litzateke den bezala izango, eta hori da gainontzeko animalietatik bereizten gaituen pisuzko aldea. Honekin hizkuntzaren garrantzia azpimarratzea dut helburu, egia esan, hizkuntza gauza askotarako erabili daitekela ukaezina delako, baina haien artean gure ingurukoekin komunikatzeko eta harremanak mantzentzeko zutabea dela iruditzen zait. Askotan entzun izan dut "una imagen vale más que mil palabras" erderaz deritzon leloa, baina nire ustez hori gezur galanta da. Hitzak mundua aldatzeko eta gauzak momentu batean konpondu zein izorratzeko balio dute. Hitzak maitasuna zein gorrotoa adierazteko balio dizkigute. Hitzak min ematen dute eta beste batzutan aldiz aireak berak eramaten ditu, baina hala ere bakoitzaren atzean zentsu bat dago, zerbait esateko badute eta guzti guztiak, noizbait, baliogarriak izan dira egoerak aldatu eta transformatzeko. Honekin guztiarekin ukaezina da hizkuntza bakoitzak garrantzia baduela esatea, eta gaur egun etorkizunera begira, ingelera ipiniko nuke hizkuntzen hierarkiaren gailurrean. Esan bezala hizkuntza hau pisu handia hartzen ari dela uste dut, izan ere potentzia nagusia den AEB-k erabiltzen duen hizkuntza da. Honen hedapenaren muina merkatu askeen ondorio bat izan daitekela iruditzen zait, eta egia esan, honek hizkuntzaren benetako garrantziaren ideaia deformatzen duen faktore bat dela iruditzen zait. Hala ere hizkuntza dena izaten jarraituko du, eta nahiz eta haren hedapena globalizazioaren ondorio izan, horren aurka ezer gutxi egiterik dagoela uste dut. Amaitzeko aipatzekoa da hizkuntza mantentzeko eta ikasteko modurik eraginkorrena hitz egitea dela, eta horretarako bakoitzaren betebeharra da gogoa eta interesa piztea.


Utzi iruzkina: