HIZKUNTZA GUTXITUAK- Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-18 22:01

Gaur egun Euskal Herriko hizkuntza ofiziala den euskera munduko hizkuntza gutxitu anitzetako bat da. Honek eragin duen faktore nabarmenena diktadura garian euskerak izandako zapalkuntzaren eta industralizazioak eragindako inmigrazioaren batura izan dela uste dut. Horren ondorioz euskera izugarrizko beherakada nabaritu izan du, eta E.H-a euskal hizkuntza erabiltzetik erdaldunagoa izatera pasatu da.
Hau, nire herrian (Amurrio) oso nabaria da; izan ere kalera atera orduko entzungo dituzun lehendabiziko hitzak erderaz ez izatea oso gauza arraroa izango da.
Niri, egia esan, txikitatik hitz egin didate euskeraz, baina hala ere, esan dezaket nire ama hizkuntza erdera dela, izan ere hau da gehien erabili izan dudan hizkuntza. Hau kontuan harturik, eta euskeraren egoerari erreparatuta, euskera bultzatzea guztion betebeharra dela uste dut, baina hala ere, nire herrian ustean baino ez dela geratuko iruditzen zait, izan ere ni kalera irteten jarraituko dut eta lagunartean erderaz hitzegiten jarraituko dudala badakit, hura baita betidanik erabili dugu hizkuntza eta hau aldatzea oso gauza zaila eta arraroa egingo zitzaigulako.
Benetan pena ematen dit egoera hau honela izatea, eta are gehiago jakinda ia gehienok euskeraz badakigula, baina beno, nik behintzat badakit etxean hitz egiteko aukera daukadala eta hori ez dela inoiz aldatuko.
Nire mezua ordea, euskeraren eta euskal kulturaren aldeko plantak egiten dituztenentzako izango litzateke gehien bat, izan ere korrikan parte hartzeak ez du benetan euskeraren zauria zendatuko, guk geu baikara ardura hori daukaguna, gaoinontzekoa hutsa besterik ez da. Hortaz, gora euskadi hasta Kalkuta, edo gora euskera askatuta?


Utzi iruzkina: