Hizkuntza gutxituak (Ariane)
Hizkuntza gutxituak izenak dioen moduan,esan dezakegu hizkuntza gutxitutzat hartzen direla estatuen babesa jasotzen ez baitute, edota oso babes gutxi lortzen dituztelako; hots, estatuko hizkuntza ofizialak ez direnak, estatus hori besteren batek jasotzen duelako.
Batzuetan estatuak hizkuntza jakin bati estatus ofiziala aitortu arren, praktikan baztertua egon daiteke, erabilera eta garapen mugatuetara bideratu izan delako beste hizkuntza batekin erkatuta; eta halakoak ere hizkuntza gutxitutzat joko ditugu.
Beste batzuetan,berriz, baliteke hizkuntzak estatus ofiziala eta babes praktikoa izan arren, oraindik hizkuntza gutxitua izatea, estatus hori berria delako, aurretik baztertuta egon delako edota oraindik hizkuntza normalizatuaren egoera lortu ez duelako.
Bada baita ere, beste hizkuntza gutxitu mota bat. Alegia, hizkuntzaren estatus ofiziala bere lurraldeko zati batean bakarrik onartua duten hizkuntzak. Ildo honetatik, baliteke hizkuntza jakin bat hitz egiten den lurralde-zati batean baztertua izatea. Lurralde horretan, beraz, hizkuntza gutxitutzat jo dezakegu. Halako hamaika adibide jaso ditzakegu Europan, esaterako, Danimarkan eta Italian alemana, Alemanian daniera, Italian eta Austrian esloveniera, Finlandian estoniera, Italian greziera eta frantsesa, Austrian hungariera eta Finlandian suediera.
Amaitzeko, iritzi guztiak ez datoz bat kontu honetan. Izan ere, sarritan, batzuek hizkuntza baten aldaeratzat jotzen dutena, beste batzuek hizkuntza beregaintzat hartzen dute, edo alderantziz. Nire ustez, norberak darabilen hizkuntza, hizkuntza gutxitua bezala izendatukobalitz, ahalegin guztiak ipiniko nituzke, hizkuntz hau mundu osotik heda dadin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: