Hizkuntza gutxituak

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-18 20:37

   Hizkuntzak denborarekin galduz joan dira batez ere hizkuntza horiek erabili zuten pertsonek hil direlako edo modernizatu eta aldaketak gartatu direlako, adibidez, euskera, gaztelania, frantzesa...ez dira duela 200 urte ziren bezalakoak. Espainian adibidez, 4 hizkuntz gutxituak daude: Bable, katalana, euskera eta galegoa.

   Esandako hizkuntzak desager ez daitezen hainbat neurri hartu behar dira, adibidez; telebistako programa batzuk hizkuntza horretan jartzea, eskolako klaseak hizkuntza horretan ematea, lagunekin hitz egitea, eta garrantzitsuena da hizkuntza horiek babestea eta bultzatzea legeen bidez.

   Euskera, nire ustez, denborarekin berreskuratzen joan da, euskera eskolan ikastea derrigorrezkoa dela eta beste eskola batzuetan ikasketa guztiak euskeraz ematen direlako.

 


Utzi iruzkina: