Hizkuntza Gutxituak Oiartza

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-11 11:53

Gaur egun badaude munduan hizkuntza gutxitu asko. Adibide bezala gure herriko Euskera aipa dezakegu edo Finlandian laponiera.
Hizkuntza gutxitu hauek haien herrialdetan leku aproposa izan dezaten bere egoera legeztatu behar da eta ekintza asko aurrera eraman jendeak bere egunerakotasunean horrekin berba egiteko. Izan ere, Euskadin euskera goroipatzeko bere egoera eta erabilera legeztatu da EGA probaren bitartez. Agiri hau beharrezkoa da Euskal Herriko eremuetan lanpostu publiko bat izateko. Are gehiago Euskadiko lurralde guztietan Araban Araba Euskeraz, Bizkaian Ibilaldia, Nafarroan Nafarroa Oinez, Gipuzkoan Kilometroa eta Euskal Iparraldean Herri urratsa ospatzen da, ekintza apartaz beteriko egunak dira euskal ikastolei laguntza ekonomikoa ematearren. Bestalde, hizkuntza bat bermatzeko guztiz beharrezkoa da haurrei horretan bustitzea eta horregatik umeentzako ekintzak eta hizkuntza horretan txikitatik eman behar da.
Euskera horrela, poliki-poliki doa dagokion lekua berreskuratzen, berba egin euskeraz gure hizkuntza bizi dadin!!


Utzi iruzkina: