HERIOTZA ZIGORRA Oiartza

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-10-15 21:11

Heriotza zigorra Estatu Batuetan, zenbait estatutan, indarrean dagoen legebide da. Kastigu honek, bere izena adierazten duen bezala, pertsonak krimen bat egitearen truk heriotzara kondenatzen ditu. Baina, ondo dago pertsonak epaileen esanetara hiltzea?

Alde batetik, pertsonek ere ez dute beste baten heriotzaren kontrola izan behar. Kriminalek, haien nahietara gizakien heriotza suertatzen dute eta batzuek ondo deritzote hiltzaileei haien eginkizunen arabera berdin ordainaraztea.

Beste alde batetik, pertsonen eskubideak gure nahien aurretik jartzen dira; hau da, Euskal Herrian eta beste herrialde askotan bezala, heriotza zigorraren legedia ezartzea ez da inolaz ere pentsatu.

Nire ustez, heriotza zigorra guztiz eskubideen aurkakoa da. Kriminal bati heriotza zigorrera kondenatzean, ez da estatuak haien modukoa izaten? Estatua "kriminala" bihurtzen da; eta, pertsona zigortua benetan erruduna izango ez balitz? Zer gertatuko litzateke? Zenbat pertsona hil du Estatuak benetako erruduna izatearen ezjakintasunarekin? Ez dut uste heriotza zigorra benetako kastigua izatea, kriminalak sufritu behar du eta bere erruaz jabetu behar da, kartzelak bizitza osoa igaroz, eta biktimaren familia lasai egonez.


Utzi iruzkina: