Heriotza-zigorra Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-10-18 19:39

   Heriotza-zigorra, preso bat ejekutatzean datza, honek egin dituen krimen edo delituengatik. Lege hau, Estatu Batuetan dago. Izan ere, Europako estatu guztietan legebide hau abolitu dute. Eta Europan ez ezik, Ozeanian eta Afrikako estatu batzuetan izan ezik, ere desagertu egin da. Baina ondo dago pertsonak modu honetara kondenatzea?

  Euskal Herrian lege hau ez egon arren, eta egongo ez dela espero dugun arren, ongi dago gai honetan eztabaidatzea. Batzuk honen alde daudela ezin da ukatu, Amerikan batez ere. Baina delitua egin duenak, horrela ordainduko du? Horrela berak ez du sfrituko, horrela, bere familiak sufrituko du.Beak, sgundu batzuk soilik baino ez ditu sufrituko. Estatuak askotan ezjakintasunarekin jokatzn d, hau da, fga iurik gabe pertsona bat heriotz-zigorrera kondenatzen du, ta benetako erruduna dn ala ez jakin ez arren, harrokeriaz burutzen du prozesua.

  Horregatik nire ustez, ez dut uste Europan horrelako legebideak jarri beharko lituzkeela. Kartzelak, jendeak egin duenaz damutzeko eta beste pertsona batean transformatzeko dira, eta horrez gain ondo egongo zaio bizitza guztia bertan igarotzea, egin duenagatik ordaintzen.


Utzi iruzkina: