Heriotza-zigorra Ariane
Heriotza zigorra Estatuaren hiltzera zigortuaren exekuzioa da, aldez
aurretik legerian agertzen den delitu bat egin izanagatik. Gaztigua
aplikatzen zaien lege-hauste horiei krimen edo delitu kapital deritze.
Exekuzio formalak badirudi idatzizko
historiaren sorreratik erabili ohi zirela; sistema judizialak agertu
zirenetik, hain zuzen ere.
Hainbat metodo daude heriotza-zigorra aplikatzekotan, horra hor; urkaren bidez, fusilamenduetan, elektrokuzioak ematen, injekzio hilgarriaren bitartez, gas exekuzioetan eta dekapitazioaen bidez.
Nire uste apalean, erruduntasunak akatsik
gabe egon behar du frogatuta, ezin baitzaio inori egin ez duen zerbait
leporatu. Txorakeria badirudi ere, sarritan ikusi dira errugabeak
kartzelan eta errudunak kalean eta onartezina deritzot horri. Heriotza
zigorrak berak suposatzen duenari dagokionez, errudunak heriotza merezi
balu, berak eskatu eta bere burua akabatzea izango litzatekeela hobezina
iruditzen zait. Modu horretan, egindako kaltea ordaindu ezin denez,
gehiago ez sortzea bermatuko bailuke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: