HERIOTZA ZIGORRA 05 Edurne Toscano
Heriotza zigorra gaur egun oso estatu gutxitan (duela urte batzuekin konparatuta) martxan dagoen zigorra da. Esanguratsuena, agian, Esatu Batuak izan daiteke, izan ere jarrera hau, gehienetan hirugarren munduko, edo garapen bidean dauden herrialdeetan ematen da. Hori dela eta, zigor honek hainbat jarrera desberdin egotea sorrarazi du: batzuk guztiz abolitzen dute, beste batzuk kasu zehatz batzuetan baino ez litzatkeela erabili behar diote, eta beste batzuk, aldiz, ontzat hartzen dute. Hala, heriotza zigorra arazo moral bat suposatzen duela uste dut, eta egia esan, ez dakit zein izan zitekeen arazo honen konponbidea, izan ere lege hau abian duten estatuak ez dirudite zigorra aldatzearen alde. Nire aldetik esan behar dut heriotza zigorra oso gauza bortitza iruditzen zidala, izan ere gaur egun badaude urkaketaren,eta are gehiago, harikatzearen aldeko herrialdeak. Hauen artean Iran, Somalia, Indonesia, Nigeria aurki ditzazkegu besteak beste. Hau ikusita, delitua zenbaterainoko zigorra merezi duen aztertzea ezinbestekoa dela uste dut, izan ere errudunari haren errua ordaintzeko beste era asko daudela iruditzen zait.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: