heriotz zigorra eukene
Amnistia Internazionalak eskainitako datuen arabera, 2003. urtean 1.146 preso exekutatu zituzten, alabaina, horietako %84a lau herrialde artean banatzen da: Txinak 726, Iranek 108, Estatu Batuek 65 eta Vietnamek 64.
Azken urteotan, herotz-zigorrak oso kritikatuak izan dira esaten delako, oso gogorrak eta bihotz gabekoak direla eta ni ez dakit zer esan izan ere bizitza kentzea ikaragarria iruditzen zait baina, halaber ez nago ados jendeak esaten duenarekin, niretzat ez dira gogorrak, ez dute sufritzen eta.
Heriotz-zigorrak dutenek, hor daude, zerbait oso txarra egin dutelako eta beraiek min asko egin dutenez, min hori sufritu behar dute, aipatzekoa da merikar batek 20 pertsona baino gehiago hil zituen eta 2020-an atera behar da eta niretzat, hori ez da bidezkoa.
Pertsona batzuek esaten dute, heriotz-zigorra ez direla eman behar, batzuetan ezer egin ez duten pertsonak bertan hiltzen baitira, parte hori dela eta ez nago konforme, heriotz-zigorran jendea eramateko oso seguru egon behar dira eta nik ikusi dudanez hori ez da inoiz gertatu behar, esate baterako, orain dela gutxi, telebistan ikusi nuen pertsona bat heriotz-zigorran hil behar zutela, baina, froga eskasak eta ez oso seguruak zutenez, ez zuten hil, eta horrela izan behar da beti.
Hau guztia ikusi ondoren, nire iritsia da zigor krudel, anker eta atzerabueltari gabekoa baita eta zigor hori jasotzen eta aplikatzen duten estatuen eratzun kriminala da. Heriotz-zigorra izuaren, krudelkeriaren, bizitzarekiko mespretxuaren ikurra da. Gainera desadostasuna irudikatzeko heriotz-zigorraren aurkako Nazioarteko eguna ospatu zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: