Haurrekiko Harremana Oiartza
Aztertuko dugun gaia haurrekiko harremana dugu.
Ezer baino lehen, aipatzekoa da zer ezberdinak diren haurren harremanak eta helduenak. Esan genezake haurren harremana helduena baino aratzagoa dela.
Txikitan, haur guztiak bezala adineko umeekin sortzen nituen harremana. Hala ere, ikastolako lagunekin ez nintzen asko egoten bertan ez bazen, herrian egoten nintzen gehiago. Herriko umeak mutilak ziren bakarrik eta horrela ikasi nuen futbolera, saskibaloiera... jolasten. Herriko taldetxoa fardelak hartzen genituen eta aldapa handienetik jaisten ginen, honegatik geratu zaizkit ubeldurak bizitza osorako, hala ere harro nago nutura inguruan hazteaz.
Nire haurtzaroa aldatu zuen arazoa medikuek aurkitutako gaixotasun bat izan zen. Haien ustez ezingo nuke gehiago ibiliko eta gurpil-aulkian ibili beharko nuke nire bizitza osoan. Hala ere, diagnostikoa okerra izan zen eta berriro ibili nintzen, baina gogoratzen naiz hilabete luzez egon nintzela lurrean eserita nebarekin jolasten. Azkar heldutu nintzen eta jasan zein ulertu nituen bizitzaren atal gogorrenetarikoa.
Ez dut uste umeak zaindu behar ez direnik baina hein batean gehiegizko ardurek arazo larriak sor ditzakete haurren etorkizunean. Baina nire gurasoek ez balira nitaz hainbeste kezkatu ez nintzateke orain aulki arrunt honetan eseriko, gurpildun batean eserita egongo nintzateke.